
Ostiral goiz honetan jokatu da Iruñeko Labrit pilotalekuan Ados Pilotaren 2025eko San Fermin Txapelketako Binakako Final Handia, eta ikusmina handia sortu duen partidan, Barrokal–Mujika bikotea nagusitu da, Ruiz De Infante-Arrastia bikoteari 22-9 gailenduta.
Bikote gorria hasieratik bukaerara nagusi izan da, joko sendoa eta erritmo bizi-bizia ezarriz. Mujikaren ohiko sendotasuna eta Maddiren abiadura erabakiorrak izan dira gaurkoan, eta aurkariak jokoz kanpo utzi dituzte une askotan.
Finalera fresko eta indartsu iritsi da bikote garailea, eta hori argi islatu dute ostiral honetan kantxan. Txapelak beraientzat izan dira era podiumeko goikoaldean irribarrea nabaria izan da sari banaketan.
Sari banaketa horen ekitaldian, besteak beste, Maider Beloki (Iruñeko Udaleko zinegotzia), Itsaso Soto (Nafarroako Gobernuko ordezkaria) eta Rakel Arjol Iruñeko Peñen lehendakaria izan dira presente, txapeldunak zoriondu eta ekitaldiari amaiera hunkigarria emanez, bertan garaileek otsailean zendutako Naroa Elizalde Etxekolonea izan baitute gogoan.
Egun hauetan ikusu denez, emakumezkoen pilotak, beste behin, bere lekua eta kalitatea berretsi ditu Sanferminetako jai handien barruan.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
