
Iritsi da urteroko ohiko hitzordua, Euskal Herriko Txapelaren IX. edizioa aurkeztu dute astearte honetan. Ohi baino beranduago jokatuko den norgehiagoka honetan Athletic eta Osasuna lehikatuko dira beste behin, Barakaldoko Lasesarre zelaian, irailaren 4ean osteguna, 20.00etan. Urtean zehar jokatutako derbietan puntu gehien eskuratzen dituzten bi taldeek izaten dute neurketa hau jokatzeko aukera.
Aurten iazko finala errepikatuko da, Athleticek titulua defendatuko du 12 puntu eskuratu ostean derbietan eta Osasuna izango du aurkari 9 punturekin – Alavesekin berdindua, golaberagea Osasunak alde zuen –. Aurtengo edizioa Osasunaren seigarrena izango da, Euskal Herriko final handi hau gehien jokatuko duen taldea bilakatuz, txapela bitan eskuratuz, Athleticek berriz, hiru txapela ditu bere bitrinan.
Neurketa hau desberdina izango da, ez soilik irailean jokatuko delako, halaber, taldeak erritmo eta sasoi handiagoan iritsiko direlako partidara, iadanik aurrendeboraldia amaitutzat emanda eta ligako lehen hiru jardunaldiak jokatuta.
Zuri-gorriek zapore garratzarekin amaitu zuten aurredenboraldia, emaitza txarrak eta joko eskasarekin ilunduta, hala ere, aurtengo sasoiean lau lehiaketetan parte hartuko dute eta hamarkada baten ostean Txapeldunen Ligara itzultzearekin ilusioz betetako denboraldia dute aurretik lehoiek. Larunbatean, ligako lehen jardunaldian jokatutako Sevillaren aurkako garaipenak (3-2) zapore gozoa utzi zien zaleei.
Gorritxoak berriz, sentsazio onak utzi zituzten lagunarteko partidetan, erronka handiei aurre egin diezaioken taldea dela erakutsiz. Gaur gauean estreinatuko dira ligan Real Madrilen aurkako exijentzia handiko neurketan, 21.00etan Santiago Bernabeu bezalako ezenatoki ikaragarrian.
Ohoretuak
Euskal Herria Kirolaren balioak irudikatzen dituzten kirolariak omendu ohi dituzte txapelketako finalean. Ekitaldian, Mikel Garcia, Markel Susaeta, aurtengo omenduak eta Jose Angel Iribar izan dira. Emakumezkoen finalean igande honetan, abuztuaren 24a, Eibar eta Reala ibiliko dira nor baino nor finalean, eta Mikel Garciak baita ere ohorezko sakea egiteaz gain, irabazleei txapela jarriko die, inklusioa sustatzeko asmoarekin.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
