Durangoko azken eguna balantze eguna ere bada
08/12/2019

Durangoko Azoka bere azken egunera iritsi da, balantzearen egunera. 54. edizioak eman duenarekin gustura azaldu dira editoreak eta, iaz baino egun bat gutxiago izan badu ere, gehiago saldu denaren irudipena dute gehienek. Horretaz gain, topaketa eta ekintzetan aberatsa izan da Azoka.