Diputatuengana lan legearen kontra
Bizik lan erreformaren kontrako ekimena antolatu zuen ekainaren 25ean. Hirurogei bat parte hartzailek Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux diputatuen bulegoak bizikletaz egindako martxa batekin lotu zituzten; orotara 49, 3 kilometro zeharkatu zituzten. Zentzura mozio bat izenpetzea aldarrikatu zieten. Capdeviellek 2. artikuluaren kontrako jarrera berretsi zuen eta izenpetzeari dagokionez erantzunik ez ematea nahiago izan zuen. Biziko militanteek azaldu dutenez, Alauxk mozioa izenpetzea aurreikusiko luke. 2017ko hauteskundeei begira, gobernuan defendatzea zaila den jarrera litzateke. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena
JUN. 27 2016