NAIZ.INFO
PAU

Espetxean jarraituko du Arturo Villanuevak haren aurkako auzia atzeratu ostean

Epailearen aurretik pasa ostean, datorren astearte arte espetxean jarraituko du Arturo Villanuevak. Auzitegi Nazionalak ez du oraindik euroaginduari dagokion informazioa igorri eta auzia atzeratzea erabaki dute.

Irailaren 4ra atzeratu dute Arturo Villanuevaren aurkako auzia Auzitegi Nazionalak ez baitu euroaginduari dagokion txostenik bidali Paueko auzitegira.

Epailearen aurretik pasa da gaurko egunean eta honek euroaginduaren berri eman dio bigarrenez. Defentsak auzia egin bitartean Villanueva aske uzteko eskatu dio, baina honek ukatu egin du. Datorren astearte arte, behintzat, espetxean jarraituko du.

Elkarretaratzea egingo dute gaur 20.00etan Urruñan presoaren askatasuna eskatzeko.

Villanueva atzo atxiltou zuen Polizia frantsesak Urruñan. Errefuxiatu politikoa Belfasten egon zen hainbat urtez, eta orain gutxi itzuli zen Lapurdira. Bizitza guztiz publikoa eta normala egiten zuen bertan.