Naiz.info

Bilbao Basketek eta Baskoniak hirugarren partida jokatuko dute

Bilbotarrek 90-89 irabazi diote Bartzelonari eta kanporaketa berdintzea lortu dute. Baskoniak berriz, gadu egin du luzapenean Gran Canaria taldearen kontra eta hirugarren partida jokatu beharko  du (83-78).

Bilbao Basketeko jokalariak garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)
Bilbao Basketeko jokalariak garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)

Baskonia eta Bilbao Basketek hirugarren partida jokatuko beharko dute ACB Ligako finalerdietan izango diren jakiteko.

Arabarrek eskura zeukaten sailkapena eta azken laurdenean erabakita uzteko aukera izan dute, baina Gran Canariak luzapenean partida irabaztea lortu du eta hirugarren partida jokatu beharko dute.

Bilbao Basketen partidan kontrakoa gertatu da. Bizkaitarrak aurretik joan dira partida osoan zehar. Azken minutuetan ordea, Bartzelona markagailuan gerturatu da eta emozioz beteriko bukaera batean lortu du garaipena Bilbao Basketek.