NAIZ.INFO
BILBO

Olaizola II-Aretxabaleta eta Xala-Zubieta bikoteek, lehen puntua eskuratu dute

Aimar Olaizolak eta Aretxabaletak Berasaluze II eta Albisuren kontra irabazi dute 22 eta 21. Jardunaldiko beste partidan, Xalak eta Zubietak Urrutikoetxeari eta Beroizi irabazi diete 22 eta 20.

Aimar Olaizolak irabazi egin du binakako lehen partida. (Monika DEL VALLE/ ARGAZKI PRESS)
Aimar Olaizolak irabazi egin du binakako lehen partida. (Monika DEL VALLE/ ARGAZKI PRESS)

Olaizola II.ak eta Aretxabaletak garaipen batekin eman diote hasiera Binakako Txapelketari. Iazko edizioan finaler aheldu ziren Berasaluze II.a eta Albisu hartu dituzte mendean 22 eta 21.

Xalak eta Zubietak ere lehen puntua eskuratu dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan Urrutikoetxea-Beroiz bikoteari 22 eta 20 gailenduta.