NAIZ.INFO
Markina-Xemein

Contadorrek eraman du Itzulia eta Martinek azken etapa

Alberto Contadorrek erlojuaren aurkakoa ez, baina Itzulia irabai eta txapela jantzi du Markina-Xemeinen. Tony Martinek irabazi du azken etapa eta Alejandro Valverde podiumetik erori da.

Contador Itzuliaren garaipena ospatzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Contador Itzuliaren garaipena ospatzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Txapela jantzita irribarrez ospatu du Alberto Contadorrek bere hirugarren Euskal Herriko Itzulia (2008an eta 2009an ere berak irabazi zuen euskal proba). Gaurko etapan bigarren egin du, Markina-Xemeingo erlojuaren aurkakoa irabazi duen Tony Martinek baino 7 segundo gehiago behar izan baititu.

Gaurkoan zartakoa Alejandro Valverdek jaso du, bigarren izan da azken egunetan baina gaurkoaren ostean bosgarren postuan amaitu du.

Beraz, sailkapen nagusian Contador nagusi, Michal Kwiatkovski bigarren (49 segundora) eta Simon Spilak hirugarren (minutu 1 eta 7 segundora).