
Hassana Aalia, 26 urteko ekintzaile sahararra, Estatu espainiarretik kanporatzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute Amaiurrek eta Askapenak. 2010eko Gdeim Izikeko protestetan parte hartzeagatik lau hileko espetxe zigorrera kondenatu zuten agintari marokoarrek.
Hala ere, Euskal Herrira etortzeko hautua egin zuen 2011ko urrian. Egoera horretan, eta El Aaiunera itzultzeko bi hilabete falta zitzaizkiola, aipatu gertaerengatik epaituko zituzten pertsonen artean agertu zen bere izena, eta asilo politikoa eskatu behar izan zion Gobernu espainiarrari.
2013ko otsailaren 17an Rabateko epaitegi militar batek, beste 24 ekintzailerekin batera, bizi osorako espetxe zigorra ezarri zion.
Atzo eman zion Gobernu espainiarrak asiloaren eskaeraren erantzuna, berau ukatuz eta Mendebaldeko Saharara kanporatuko zutela jakinaraziz.
Horregatik, Aaliari asilo politikoa eman eta ez dezala kanporatu eskatu dio Amaiurrek Rajoyren Gobernuari. Askapenak, aldiz, datozen egunetarako deituko diren mobilizazioei adi egoteko deia egin du.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

