Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria Mont-de-Marsango espetxera gerturatu dituzte

Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria euskal preso politikoak Mont-de-Marsango espetxera lekualdatu dituzte. Urbieta eta Aduna Poitiers Vivonneko kartzelan (550 km) aurkitzen ziren eta Salaberria, aldiz, Alençongo espetxean (830 km).

naiz|09/03/2018|2 comentarios

Frantziar Estatuak hiru euskal preso politiko gehiago gerturatu ditu Mont-de Marsango espetxera. Josu Urbieta azpeitiarra, Raul Aduna gasteiztarra eta Jon Salaberria donostiarra dagoeneko Euskal Herritik gertuago dagoen Landetako presondegi horretan daude, Etxeratek iragarri duenez.

 

Euskal herritik 550 kilometrotara zeuden Aduna eta Urbieta, Poitiers Vivonneko presondegian. Eta Salaberria, berriz, 830 kilometrotara urrunduta zegoen, Alençongo espetxean.

Duela bi aste Zigor Garro eta Julen Mendizabalekin hasitako bidea jarraitu dute. Oreretarra Saint Maurreko espetxean zegoen eta arrasatearra, berriz, Osnyn.

Bai EPPK-k baita preso bakoitzak, indibidualki, Mont-de-Marsanera gerturatzea eskatu zuten, eta presoen urrunketarekin amaitzea da Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek frantziar Justizia Ministerioarekin izan dituen harremanetan eskakizun nagusietako bat. Bilera horien fruitua izango lirateke gerturatze hauek. Datozen egun edo asteotan beste hainbat espetxetan ere mugimenduak izango direla aurreikusten da.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

 

 

YOGA
Mikel TROITIÑO - FOKU
Loading player...


Konfinamendu egoerarako yoga ariketa batzuk proposatu ditu NAIZek, Mikel Troitiño Berasategiren eskutik. Grabaketa Foku agentziak egin du.

[Bigarren saioa: ‘Airea’]

[Hirugarren saioa: ‘Ura’]

[Laugarren saioa: ‘Lurra’]