Zigor Garro eta Julen Mendizabal presoak Mont-de-Marsango espetxera gerturatu dituzte

Zigor Garro preso politiko oreretarra Saint Maurreko espetxean zegoen orain arte, etxetik 680 kilometrotara, eta Mont-de-Marsangora gerturatu dute, senideek baieztatu dutenez. Era berean, Julen Mendizabal arrasatearra 927 kilometrotara dagoen Osnyko espetxetik eraman dute Mont-de-Marsanera.

naiz|2018/02/27
Zigor
Zigor Garro bere amari azken agurra ematera ekarri zuten duela bi aste. (Bob EDME)

Zigor Garrori bi urte eta erdi falta zaizkio Estatu frantsesean ezarri zioten espetxe zigorra betetzeko. Julen Mendizabalek, aldiz, hilabete eta hamar egun barru beteko du kondena.

Zigor Garro euskal preso politikoa Mont-de-Marsaneko espetxera gerturatu dute. Oreretarra 2006tik dago preso eta orain arte etxetik 680 kilometrotrara dagoen Saint Maurreko presondegian aurkitzen zen.

Duela bi aste ere Euskal Herrira ekarri zuten, kasu horretan, Zokoan amari azken agurra emateko. Garrori bi urte eta erdiko espetxe zigorra geratzen zaio betetzeke.

Bere aldetik, Julen Mendizabal preso politiko arrasatearra Osnyko espetxean zegoen, sorterritik 927 kilometrotara, eta Mont-de-Marsanera lekualdatu dute, Etxeratek jakinarazi duenez. Mendizabali zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta hilabete pasatxo falta zaio kondena betetzeko.

Lakua: «Presoen gerturatzea legearen barnean eman daiteke»

Lakuako bozeramaile den Josu Erkorekak «albiste ona» dela nabarmendu du eta «presoen gerturatzea legearen barnean eman daitekeela» frogatzen duela. «Pauso bat» bezala definitu du eta, kazetariek hala galdetuta, espainiar Gobernuarengandik erantzunik egonen den ez dakiela azpimarratu nahi izan du.

Iñigo Urkulluren Gobernuak presoen gerturatzea «distentsio neurri positibotzat» duela gehitu du Erkoreka eta neurri hauek Lakuak «bultzatu» dituela baieztatu.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.