0 comentarios

Trump eta «Txin-Pon-Txi» artean, ahanzturaren bidetik


(Irakurri baino entzun nahiago baduzue, hor Info7 irratian egindako kolaborazioa hari honi segiz)

Asteko shock-a Donald Trumpen garaipenak ekarri du, noski.

Bere esanek izua hedatu dute, garaipenarekin batera lehen etsai zituenak bidaide gisa aitortu dituen arren. Mundu osoko azaletan hondamendiaz, harriduraz eta ziurgabetasunaz mintzo dira halakorik aurreikusten ez zuten analista eta kazetariak. Ertzik larrienetakoa, ziur aski, esan dituenak esanda irabazi duela da. Ez dakigu horrek eraginda ala ez, baina biharamunean agur esan du Lehonard Cohenek...

Urrutiko kontuak dirudite baina udaberrian hauteskundeak irabazteko moduan da, adibidez, Marine Le Pen-en FNa eta gertuago, bidegorrien inguruko eztabaida baten harira Kuba, Venezuela eta Kim Jong-un, denak batera, aipatzen dituzten bozeramaile politikoak ditugu gurean bertan, Iruñean kasu honetan.

Loading player...

«Txin-Pon-Txi» hizpide duen alderdi bera da ahanzturaren ganbara betiko itxita mantendu nahi duena, aldaketaren indarrek, ordea, aurrera darraite eta Mola eta Sanjurjo, hamarkada gehiegiko atzerapenez bada ere, duten ohore lekutik kanpora eramanak izango dira.

Guzti hau EAEko gobernuak «Memoriaren Eguna» deitzen duenaren aste berean. Hitz hutsak, soilak ez hutsak, nabarmendu diren aste honetan dispertsioak hildakoen memoria senideek eraman behar izan dute Lakuaren ekitaldira eta PPk bere 8 eserlekuek erakusten duten bazterreko bidetik aurrera egiteko jarrera berretsi du.

Guardia Zibilarekin Altsasun izandakoa Espainiako Auzitegi Nazionalera bidean da, gainera, eta lau urte pasa badira ere Iñigo Cabacasen familiari inork ez dio justiziazko erantzunik eskaintzen.

Konponbidea eraikitzeko borondate eza agerian utzi duen gertakari berri batekin hasi genuen astearen garapenean datoz gertakari hauek, espetxean da espainiar eta frantziar estatuen esanetan ETAren armagabetzean urrats esanguratsuak eman nahiean zebilena, hori egotzi baitiote Mikel Irastorzari. 359 presok jarraitzen dute espetxean, bera etxean hartu zuten Denise eta Xabier aske utzi ostean:

Loading player...

Korrika 20 eta «gure bandera»

Bidea egiten jarraitzeko proposamena Korrikaren 20. edizioak, ‘BatZuk’ leloarekin Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du 2017koak oraindik euskarara gerturatu ez direnei zuzeneko gonbidapena eginez (hemen spota).

Denek bat egiteko gonbitea dakar denen onarpena izango duen bandera bakar bat ez duen herri honetara AEK-k. Pasa den astean ezagutu genuen ‘SuperTxope’ delakoa eta bidea egiten ari da youtuber gipuzkoarra. Aste honetako alea gure banderen ingurukoa... Trump, «Txin-Pon-Txi» eta ahanzturaren aste honen amaierara irribarre txiki batekin heltzeko, besterik ez bada:

/