Tags eskola

0 comentarios

Oñatin, eskolara oinez

Eskolako Bidea proiektu hezitzailea jarri du martxan Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak. Herriko gazteek, gero eta sarriago, eskolara joan-etorriak motordun ibilgailuetan egiten omen dituzte. Honetaz jabetuta, joera aldatzeko helburuarekin jarri du Udalak Eskolako Bidea proiektua martxan.

Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako galdeketan ikusi ahal izan denez, gazteen %58tik gora joan-etorriak oinez, bizikletaz edo patinetez egiten dituzte. Hala ere,...

0 comentarios

Auzo Bizi Onaren Eskola

Urteko jai nazionala aurkeztu berri du SORTZEN elkarteak. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkarteak maiatzaren 21ean ospatuko du aurten bere jaia, Antoniutti parkean, Iruñean.

Protagonista berria izango du aurten festak: IkasKilo. Eta honek amets bat du: Auzo Bizi Onaren Eskola eta hori lortzeko behar duen Hezkuntza Burujabetza.

SORTZEN elkarteak, jaiaren testuingurua baliatuz, hainbat ekimen jarri ditu martxan:

  • Unitate Didaktikoa zabaldu du eskoletan: adin ezberdinetako...
0 comentarios

Alike, eguneroko errutina alineatzaileari kritika

2016. urteko Cartoon d'Or sarietako finalera heldu eta lehenengo postuan gelditu da Alike film laburra. Istorioaren protagonista ume bat eta, antza, bere aita dira. Egunero egunero errepikatzen den errutina alineatzailea agertzen zaigu animazioan: motxila liburuz bete, eskola bidea egin, obeditu, eta etxera buelta.

Eskoletan, zein lan tokietan, jasaten den lan karga eta homogenizazioa irudikatzen ditu bideo honek. Kaleratu zenetik milaka eta milaka ikustaldi izan dituen bideoak hausnarketari...

0 comentarios

Eskola eredua auzitara

Zeresan handia eman du sare sozialetan egungo eskola eredua zalantzeta jartzen duen bideo batek. 'I just sued the school system' izeneko bideoak, kolokan jartzen du egungo hezkuntza sistema eta duela hainbat mendeetakoarekin alderatuz berdin-berdina dela kritikatzen du gure bizitzako gainontzeko gauzek eboluzionatu eta eraldatu diren bitartean. Eskolaren bidez ikasleak ebaluazio estandarizatuak egiteko robot hutsak bilakatzen direla aipatzen da pertsona aske, kritiko eta sortzaileak...

0 comentarios

Bueltan da Eskola Ibiltaria

Abuztuaren 13tik 15 bitarte Ziburutik Donostiara antolatu dute aurten Ikasle Abertzaleek Eskola Ibiltaria. 2010an izan zen azkena eta etenaldiaren ostean 12. edizioarekin dator ikasle antolakundea "mugarik gabeko eskola" irudikatzeko helburuarekin.

3 egunetan zehar antolatutako egitarau zabalarekin helburu duten Euskal Eskola Nazionala irudikatzeko asmoa dute. Gainera, Info 7 Irratian adierazi dutenez, "ipar eta hego Euskal Herriko muga inposatuak gaindituko ditugu eta Hezkuntza Sistema...

0 comentarios

"Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldiak

Bihar eta etzi, "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldiak izango dira Donostiako Kursaal jauregian Hik Hasi-ren eskutik. Francesco Tonucci pedagogo italiarra eta Haurren hiria egitasmoaren sortzailea bi egunetan izango da, gainera. Haurren hiria liburua italieratik euskarara itzuli egin da eta jardunaldietako parte-hartzaileei banatu egingo zaie.

Hik Hasi-ren oharra:

Herri hezitzaile eta parte hartzaile baten inguruko hausnarketan gabiltza Euskal Herriko hainbat eragile;...

últimos posts
últimos comentarios