Tags formakuntza

0 comentarios

Azaroaren 25erako unitate didaktikoa

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna gerturatzen ari dela baliatuz, Steilas sindikatuak eskoletan lantzeko unitate didaktiko berezia kaleratu du, aurten ere. Hezitzaileentzako tresna honen bitartez, indarkeria matxista hezkuntza-guneetan ere badagoela jakitun, erasoei aurre egiteko mekanismoak plazaratu nahi ditu sindikatuak.

"Eskolan erasoak ematen diren espazioak identifikatu eta arazoaren konponbiderako taldeko irtenbideak bilatzea" da azaroaren 25erako unitate honen helburu...

0 comentarios

Uda, ikastaroz blai

Urtero legez, uda gerturatzen delarik, hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera irekitzen zaigu. Aurten, Hik Hasiren ikastaroak Donostian zein Leioan errepikatuko dituzte, 17. edizioan. UEUkoak, berriz, 44. edizioa dute eta ohiko lekuetan egingo dituzte. 75 ikastaro eta jardunalditik gora izango dira eta esparru ezberdinak jorratuko dituzte, besteak beste, hezkuntzako etapa ezberdinak, zientzia, zuzenbidea edota soziologia.

> Hik Hasi ikastaroak

> UEU ikastaroak

0 comentarios

Hezkuntzatik aniztasun afektibo sexuala lantzeko gida

Stee-Eilas sindikatuak homofobiari aurre egin eta aniztasun sexuala heziguneetan lantzeko Esango diozu? unitate didaktikoa kaleratu du. Helburu gisa "norberaren pentsamoldeaz hausnartzea eta bazterkeriak edo jazarpenak izan ditzakeen ondorio larriez ohartzea, laguntza eskatzea edo emateko bideak aztertzea" kokatu dute.

Deskargatzeko: klik hemen

0 comentarios

HIK HASIren XV. Udako Topaketa Pedagogikoak

Beste urte batez, eta badira 15, Hik Hasi-k udako topaketak antolatu ditu. Dagoeneko kaleratu dute ikastaroen eskaintza eta datozen egunetan matrikula egiteko aukera zabalduko dute.

Azaldu dutenez, Hik Hasi proiektuak hamabosgarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 2an, 3an eta 4an gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz.

Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko...

últimos posts
últimos comentarios