Tags gasteiz

0 comentarios

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPT-k

Larunbat honetan "ebaluazioa eztabaidara" ekartzeko asmoa du Hezkuntza Plataformen Topaguneak Gasteizen. Goiz osoa hartuko duen topaketak hezkuntza sistema guztia bustitzen duen ebaluazioaren gaia jorratu nahi du modu herritarrean. Horretarako Marian Bilbatua adituaren hitzaldia izango da eta ondoren dinamika parte-hartzailea egingo dute bertaratutako guztien iritziak jasotzeko. Haur txokoa eta itzulpen zerbitzua izango dute ere. (Egitaraua)

Aurten LOMCE-k agindu eta Heziberrik bere egin...

0 comentarios

[Hitzaldia] Ebaluazioa eskolan, paradigma berri baten bidean

Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformak antolatuta ebaluazioaren gaia jorratu zuen Ruben Iglesiasek iragan otsailaren 24an, Gasteizen. Besteak beste, heziketa paradigma berri baten inguruan mintzatu zen non berdinen arteko harremanean ikasleak, hezitzaileak, familiak, herriak... hezkuntza prozesuaren protagonista izango diren.

Bide horretan, ebaluazioaren formulazio berria planteatu zuen Iglesisek: Eskola: burbuilatik atera eta errealitatera pasatu; Irakaslea: akademikotik atera eta hezitzaile...

0 comentarios

Gasteizen ere #LOMCEriPlanto kalejira

Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformak deituta Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko kalejira egin zuten iragan ostiralean. Ehunka familia eta hezkuntza komunitateko kide batu ziren bertan eta #LOMCEriPlanto egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.

Horretaz gain LOMCE ez aplikatzea lortzeagatik bertaratutako guztiak zoriondu zituzten.

> Argazki galeria: klik hemen

Gainera, datorren ekainaren 20an, Gasteizen, HPT - Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatu duen naizo mailako...

0 comentarios

#LOMCEriPlanto dinamika herritarra

LOMCEk dakarren eta hezkuntza sail ezberdinek inposatu duten 3. mailako azterketak hautsak harrotu ditu. HPT - Hezkuntza Plataformen Topagunearen deialdiari jarraiki hamaika mobilizazio egiten ari da ikastetxe, auzo eta herrietan. Hezkuntza komunitateak azterketa inposatu hauei planto egitea erabaki du. Gaur bertan Gasteizko Salburua eta Arantzabela eta Sestaoko Markonzaga eskoletan azterketa hau ez egitea lortu dute.

#LOMCEriPlanto traolaren jarraipena:

Hona...

últimos posts
últimos comentarios