Tags hezkuntza

0 comentarios

Mugak gaindituko dituen Araba Euskaraz

'Irrikitan' lemapean Araba Euskaraz 2018 izango da igande honetan Argantzun-en. 1980. urtean lehenbiziko edizioa egin zenetik, Arabako ikastolen proiektuak garatzeko ezinbestekoa izan da, Araba Euskaraz antolatzean, egin diren esfortzuek emandako fruitua, eta horrela izaten jarraituko ahal dutela adierazi dute.

2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere. 2001eko zein 2007ko edizioen ostean,...

0 comentarios

Txikitasunean handi den festa, Oikian

Oikia-n izango da aurtengo Eskola Txikien Festa. Igandean ospatuko da landa eremuko Gipuzkoako landa eremuko eskolen 31. edizioa.

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskola publikoak dira, landa eremuan kokatuta daude eta hiru ezaugarri horien ondorioz kalitatezko hezkuntza ona bermatzeko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira.

Eskola txikiak bezala ezagutzen direnak auzo eta herrian kokatzen diren eskola bakarrak dira, publikoak, euskaldunak,...

0 comentarios

Santurtzik hartuko du aurten Ibilaldia

Ilusioa, grina, pasioa, taupadak, martxa, sentimenduak, hoberena, elkarlana, euskara eta sardinak. Horiek dira aurtengo Ibilaldiaren logoaren deskripzioan azaltzen diren hitzak. Santurtzin izango da igande honetan eta TAUP! lema du Bizkaiko ikastolen jaiak.

Sardina lata erdi irekia iruditzat duen aurtengo edizioa Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Lau gunetan banatutako egitarauak Santurtzin zein Ezkerraldean euskarazko hezkuntza zabaldu eta hedatzea du helburu nagusia.

> Ibilaldiaren...

0 comentarios

"Egun ona" euskaraz hasi eta bizitzeko aldarria aurtengo SORTZEN jaian

Maiatza erdialdearekin batera SORTZEN elkartearen jaia gerturatzen da. Aurtengoa igande honetan izango da, hilak 20an, Iruñean. EgunOn! lema aukeratu du hezkuntza elkarteak aurten eta horrekin batera 'EuskaraKilo' barraskiloa aurkeztu du jaiko protagonista gisa.

EgunOn! egun on bat sortu eta garatuko denaren seinale gisa. EgunOn!, mundu guztiak eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa edota eguna euskaraz hasi nahi duen orok hasteko aukera duela adierazteko modu gisa....

0 comentarios

'Prefosta' Seaskaren alde

'Prefosta' lemapean aurtengo Herri Urrats festa Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izango da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxe Nafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak. Horregatik, igande honetan, hilak 13, deia zabaldu diote Euskal Herriari Seaskaren alde Senpereko lakua jendez bete...

0 comentarios

Aniztasunaren aldeko ama raperoak Miribillan

Miribilla eskolako familiek euren aldarrikapenekin jarraitzen dute. Oraingo honetan, estigmatizazioaren kontra eta aniztasunaren alde kantuan jarri dira.

Bilboko Miribilla LHI-ko hainabt ama oholtza gainera igo dira. Ikaslegoaren aukera berdintasuna bermatuko duen kalitazteko hezkuntza baten aldarriaz, euskal erakunde ezberdinei zuzendu zaizkie, rap doinuekin.Urtebete igaro da jada abentura honetan murgildu zirela. Eskolako errealitatea abesti bihurtu duten honetan, Hugo Estebanez Lopez...

últimos posts
últimos comentarios