Tags hpt

0 comentarios

LOMCEri alternatibak eraikiz egingo diote aurre hezkuntza plataformek

Hernanin egin dute ikasturte honetako balantzea Hezkuntza Plataformen Topagunearen baitan saretuta dauden bilguneak. Elkarren artean ezagutzen hasi zirenetik, gaur arte, parte hartzean emandako igoera ikaragarria azpimarratu dute.

Herri ezberdinetan hezkuntza bilgune lokalak sortzea ahalbidetu dutela jabetuz, guztiei txapel orokorra jartzea dagokio Hezkuntza Plataformen Topaguneari, euren arteko elkarlana eta ezagutza erraztuz.

Datorren ikasturteari begirako erronka argi dute: "Datorren...

0 comentarios

Martxan da 'LOMCErik gabeko herria' dinamika herritarra

Iragan martxoaren 4an aurkeztu zen auzo eta herri ezberdinetako hezkuntza bilguneen topagune izan nahi duen Hezkuntza Plataformen Topagunea. Iragarri zuten bezala 'LOMCErik gabeko herriak' dinamika martxan jarri dute jada eta honetarako erabili beharreko bitarteko guztiak sarean hedatu dituzte.

Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.

0 comentarios

Sortu da Hezkuntza Plataformen Topagunea

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zehar dauden hezkuntza bilgune ezberdinak batzeko nahiarekin Hezkuntza Plataformen Topagunea eratu berri da. Helburu nagusiak LOMCErik gabeko guneak sortzea eta tokian toki hezkuntza sistema propioa elikatuko duten egitasmoak gauzatzea izango dira. Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.

Hauek dira agerraldian erabili dituzten testuak: klik hemen

Elkarrizketa Info7 irratian: klik hemen

últimos posts
últimos comentarios