Tags ikasleak

0 comentarios

Oñatin, eskolara oinez

Eskolako Bidea proiektu hezitzailea jarri du martxan Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak. Herriko gazteek, gero eta sarriago, eskolara joan-etorriak motordun ibilgailuetan egiten omen dituzte. Honetaz jabetuta, joera aldatzeko helburuarekin jarri du Udalak Eskolako Bidea proiektua martxan.

Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako galdeketan ikusi ahal izan denez, gazteen %58tik gora joan-etorriak oinez, bizikletaz edo patinetez egiten dituzte. Hala ere,...

0 comentarios

Deialdi bateratuarekin dator aurtengo Herri Unibertsitatea

Heldu da aurtengoan ere Herri Unibertsitatea. Herri jakintza kolektiboa zabaltzea eta bestelako unibertsitate eredu bat eraikitzea helburu duen ekimen hau otsailaren 20tik 23ra bitarte izango da. Maila lokaleko Herri Unibertsitateekin hasiko da lehenengo bi egunetan Euskal Herriko campus ezberdinetan. 23an berriz, bukaera emateko, antolatzaileek deialdi nazionala egin dute iaz Ertzaintzak desalojatu zituen San Mameseko fakultatean.

Otsailaren 23an, ere, Ikasle Abertzaleek...

0 comentarios

Jarduera fisikoa eta kirol eredua hausnarketara

Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien Fakultateko talde kritikoko ikasle talde batek gaur egungo kirol eta jarduera fisikoaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat zehaztutako eredu bat eraikitze bidean. Gasteizko 'Jarduera Fisikoen eta Kirolen Zientzien' graduko ikasketa ildoak bizi duen egoera zein den jakiteko asmoz ekin zioten ikasleek lanari.

Hiru atal nagusitan sakondu dute osatu duten txostenean. "Batetik, gaur egun kirolak eta jarduera fisikoak dituen...

0 comentarios

ESTIMA’M LLIURE, matxismoaren kontrako rapa

Sura elkarteko eta Lluis Vives ikastetxeko 16 ikasle valentziarrek matxismoaren kontrako rapa egin dute. Sare sozialen bidez zabaldu eta youtuben 20.000 ikustaldi baino gehiago izan dituen bideoak gazteen artean genero indarkeriaren aurkako mezu zuzena zabaltzea lortu du. Gainera, Los Chikos del Maízeko Toni Mejías izan dute laguntzaile bideoaren osaketan.

Kantuaren letra euskarara itzuli du Mikel Garcia kazetariak:

ESTIMA’M LLIURE

Ez, emakumeekin ez da jolasten,
jotzen...

0 comentarios

Unibertsitatea Euskal Herriaren mesedetan

Datorren ekainaren 2an, arratsaldeko 19:00retan Santutxuko Karmelo Biziriken, mahai ingurua izango da "Unibertsitateko ikerketa eta lanak herriaren mesedetan jartzen" lelopean. Ikerbiltza, EKT (Sarrikoko ekonomia kritiko taldea), Ikasle Abertzaleak eta Parte Hartuz (demokrazia prozesuak aztertzeko UPVko diziplinarteko ikerketa taldea) izango dira mahaitik ariko direnak gaiaren gaineko ikuspegia emanez eta beharrak eta aukerak aztertuz.

Zer da Ikerbiltza?

0 comentarios

#M17altxa ikasle baterajotzea

Inposizioen kontra eta Euskal Eskola Nazionala eraiki bidean, mobilizazio egun nazionala deitu dute Ikasle Abertzaleek martxoaren 17an. Kaleratutako mezuarekin, hezkuntza sektore konkretu batetik harago jendarte osoaren ardura izanik, "egungo egoeraren aurrean altxatzera, ezkutuan aurrera doazen erasoei aurre egitera, aldaketa sakonei bide ematera eta zapalduon askapenaren mesedera dagoen hezkuntza eraikitzera" kaleak hartzeko deia egin du IAk.

> Leioako ikasleen bideo deialdia: klik hemen...

últimos posts
últimos comentarios