Tags lomce

0 comentarios

#LOMCEriPlanto dinamika masiboa izaten ari da

LOMCEk inposatutako markoaren arabera arautu du Heziberri 2020k ebaluazio sistema. Horren jakintun dira HPT osatzen duten herri plataformak. Hau dela eta, aurten ere, #LOMCEriPlanto egiteko deialdia egin zuen HPTk eta Ikasle Abertzaleekin batera garatzeko dinamika aurkeztu zuten.

Maiatzean zehar egiten ari da Cristina Uriarteren Hezkuntza saila azterketa hauek. Konkretuki LH 3. eta 6. mailan zein DBHko 4. mailan. Hala ere, Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta IAk egindako planto deialdiari...

0 comentarios

#LOMCEriPlanto egiteko idazkiak prest ditu HPT-k

LOMCEk agintzen dituen 4 azterketa egin beharko dira ikasturte bukaera honetan Hego Euskal Herriko ikastetxeetan: Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako diagnostiko frogak, DBH 4. mailako etapa bukaerako azterketa eta 2. batxilergo bukaeran inposatu den "selektibitate" berria.

Lehenengo hiru azterketa horiei planto egiteko deia luzatu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Lehen Hezkuntzarako familientzako objezio orriak bete eta idazkiak sartuko dituzte Eskola Kontseiluetan. DBHn Eskola...

0 comentarios

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPT-k

Larunbat honetan "ebaluazioa eztabaidara" ekartzeko asmoa du Hezkuntza Plataformen Topaguneak Gasteizen. Goiz osoa hartuko duen topaketak hezkuntza sistema guztia bustitzen duen ebaluazioaren gaia jorratu nahi du modu herritarrean. Horretarako Marian Bilbatua adituaren hitzaldia izango da eta ondoren dinamika parte-hartzailea egingo dute bertaratutako guztien iritziak jasotzeko. Haur txokoa eta itzulpen zerbitzua izango dute ere. (Egitaraua)

Aurten LOMCE-k agindu eta Heziberrik bere egin...

0 comentarios

#LOMCEriPlanto egiteko kalera irtengo dira ikasleak

Herrialde Katalanetako SEPC eta Galizako ERGUER ikasle antolakundeekin elkarlanean mobilizazio eguna antolate Ikasle Abertzaleek datorren otsailaren 23rako. Nazio gisa zapaltzen dituen LOMCE legeari planto egiteko deia luzatu nahi dute, bakoitza bere errealitate propiotik. Horretarako mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte. Otsailaren 9an Herrialde Katalanetan, 16an Galizan eta 23an Euskal Herrian. Ezkerreko ikasle antolakunde independentistek adierazi dutenez, "herri bakoitzari dagokigun...

0 comentarios

Lan karga lar dute ikasleek?

Azken asteetan LOMCEren araberako errebaliden gaia bolo-bolo ibili da, bai Madrilgo Kongresuan zein kale mobilizazioetan. Hori dela eta, eskolaldian zehar ikasleek barneratu beharreko eduki mordoen inguruko kezka zabaldu da.

Hain zuzen ere, 15 urteko eskolaldi guztian zehar batez beste ikasi behar dituzten 120 ikasgaiak, hiruilekokako pasa beharko dituzten 360 ebaluazioak edota egingo dituzten ehunka azterketa partzial ekarri ditu ondorengo bideo harrigarriak gogora, LOMCEk agindu eta...

0 comentarios

LOMCE eta hezkuntza sistema propioaz galdegin die alderdiei HPT-k

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina probestuz, Hezkuntza Plataformen Topaguneak (HPT), LOMCE, Heziberri eta hezkuntza sistema propioaz hainbat galdera luzatu dizkie alderdi politikoei. Konkretuki, "modu batean zein bestean LOMCEren kontra agertu diren alderdi politikoei galdera batzuk luzatu nahi dizkiegu, izan ere, hauetako batzuk, herri ezberdinetako plataformok aurkeztu ditugun mozio ezberdinak babestu dituzte. PNV, PSE, Elkarrekin Ahal Dugu eta EH BILDU-ri zuzentzen gatzaie"...

últimos posts
últimos comentarios