Tags sortzen

0 comentarios

"Egun ona" euskaraz hasi eta bizitzeko aldarria aurtengo SORTZEN jaian

Maiatza erdialdearekin batera SORTZEN elkartearen jaia gerturatzen da. Aurtengoa igande honetan izango da, hilak 20an, Iruñean. EgunOn! lema aukeratu du hezkuntza elkarteak aurten eta horrekin batera 'EuskaraKilo' barraskiloa aurkeztu du jaiko protagonista gisa.

EgunOn! egun on bat sortu eta garatuko denaren seinale gisa. EgunOn!, mundu guztiak eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa edota eguna euskaraz hasi nahi duen orok hasteko aukera duela adierazteko modu gisa....

0 comentarios

Auzo Bizi Onaren Eskola

Urteko jai nazionala aurkeztu berri du SORTZEN elkarteak. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkarteak maiatzaren 21ean ospatuko du aurten bere jaia, Antoniutti parkean, Iruñean.

Protagonista berria izango du aurten festak: IkasKilo. Eta honek amets bat du: Auzo Bizi Onaren Eskola eta hori lortzeko behar duen Hezkuntza Burujabetza.

SORTZEN elkarteak, jaiaren testuingurua baliatuz, hainbat ekimen jarri ditu martxan:

  • Unitate Didaktikoa zabaldu du eskoletan: adin ezberdinetako...
0 comentarios

«IkasKilo»rekin batera Iruñera bueltatuko da Sortzen jaia

«IkasKilo» hezkuntza komunitatearen barraskiloa izango da. Hala azaldu zuten SORTZEN elkartearen ordezkariek atzo Iruñean egindako agerraldian. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia maiatzaren 21ean egingo dute, Iruñean. Aldaketekin dator 2017ko festa, izan ere, ikastetxe batek antolatu beharrean, auzolan erraldoia egin nahi dute egunaren egitarau guztia osatzeko. Hau horrela, 'Auzo Bizi Onaren Eskola' irudikatzea dute helburu. Horretarako Slow Eskola,...

0 comentarios

Euskal Eskola Publiko Berriaren bidean, 'eskolHarria'

'EskolHarria, biharko herria' lelopean aldarri eguna antolatu du SORTZEN elkarteak igande honetarako. 25 urte bete ditu aurten Hernanin hastapena izan zuen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko SORTZEN elkarteak. Hori dela eta, Hernanira bueltatuko da, sorlekura.

Horren harira, maiatzaren 22rako elkartearen eskola eredua irudikatuko duen egitarau zabala antolatu da, auzolanean: Euskal Curriculumaren gunea, ikasle euskaldun eleaniztunena, hezkidetza eta haurren txokoa eta gazteentzako propio...

0 comentarios

Besarkatu ekimena

SORTZEN elkartearen 'Besarkatu' ekimenak Euskarari ate berriak zabaldu dizkioten herriak, eta modu berean, Vascuencearen Legearen harresian pitzadura bat irekitzea lortu duten familiak eskertu nahi ditu.

Vascuencearen Legearen horman pitzadura berri bat ireki duten herriak eskertzea dute asmoa, Euskararentzat bide berriak jorratzen ari baitira Nafarroako zonalde diskriminatuan. Horregatik ere, zoriondu nahi dituzte familia hauek. Euskararen aldeko ekimen hau ekimen ezberdin eta parte...

últimos posts
últimos comentarios