Tags musika

0 comentarios

Emakumeak oholtzara

Lurretik oholtzara eskilara gutxi batzuk baizik ez daude, batzuetan, hori ere ez. Baina, badirudi, guretzat (emakume musikariontzat), eskilara horiek hiruzpalau koska baino, Escherren eskilara amaigabeak direla. Zergatik ez distantziari aurre egin eta espazio hori bereganatu, geure egin? Beharrezkoa bada, ahaztu atzeko eskilarak eta igo zuzenean taularen aurrealdetik.

Bideoan Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz...

0 comentarios

'Saudade é fatal 2' Interneten entzun daiteke, Physis Versus Nomos bakarlariaren eskutik

Physis Versus Nomos, Beñat Antxustegi bakarlari donostiarrak bere disko berria eskegi du Interneten. 'Saudade é fatal 2' izenekoan, azken bi urteotan lantzen aritutako bederatzi kantu bildu ditu, laster, formatu fisikoan ere argitara emango dituenak. Kantu horietatik azkenekoa den 'Ohm' kantuak Mikel Laboa Katedraren saria jaso zuen iazko azaroan.

0 comentarios

Zazpi argitalpen, musikan diharduten emakumeak argitara ateratzeko

Musikari buruzko literatura espezializatu asko idazten den arren (musikari, produktore, diskoetxe eta abarrei elkarrizketak, disko, instrumentu eta materialei buruzko kritikak...), emakumeak oraindik ez ditu gizonak haina orrialde betetzen industria zabal honi dagozkion argitalpenetan. Ordea, izan badira musikan diharduten emakumeak. Eta emakumeen gorputzak gitarra eta sintetizadore garestiak saltzeko aitzakia gisa erabiltzen dituzten aldizkari espezializatu horietatik harago, badira beste...

0 comentarios

Kartela osatu du Mugako elektronika jaialdiak, bigarren urtez

Musika elektroniko garaikideak eta esperimentalak erakusleiho izango ditu Gasteizko Artium museoa eta Kubik aretoa, urriaren 21 eta 22an. Mugako jaialdiak bigarren edizio honetan parte hartuko duten artisten izenak aditzera eman berri ditu, eta, dagoeneko, sarrera arruntak eskura daitezke, maiatzean prezio bereziarekin salmentan jarritako sarrera guztiak agortu ostean. Besteak beste, nazioarteko Broken English Club, Objekt edo Answer Code Request arituko dira jaialdian, baita Euskal...

0 comentarios

Urretxu eta Zumarragako Kalegorrian musika zikloa 'crowdfunding' bidez laguntzeko kanpaina jarri dute abian

Kalegorrian Urretxu eta Zumarragako kultur elkarteak laugarren aldiz antolatuko du, aurten, musika zikloa, ekaineko hainbat asteburutan. Estilo eta izaera desberdineko talde, bikote nahiz bakarlariak arituko dira jaialdian, eta kontzertuok finantzatzeko crowdfunding bidezko laguntza eskatu dute, lehen aldiz, antolatzaileek. Oraingoz, Anari, Niño de Elche sevillarrak, Iparraldeko eta Frantziako kideak dituen Bengalifere Trio taldea, eta Fits urretxuarren kontzertuak dituzte lotuta...