El tiempo

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Tiempo de hoy

ATSEGIN, GAUEAN HODEI GEHIAGOREKIN 

Behe laino pixka bat ager daiteke barnealdeko ibarren batean, baina, orokorrean, zerua eguzkitsu agertuko da lurralde osoan eta giroa ederra izango da, tarteka goi hodei fin batzuekin. Arratsaldean zehar, pixkanaka itsasotik hodei baxu batzuk sartuko dira ipar isurialdera, eta gauean euri pixka bat egin dezake. Aldiz, hego isurialdean eguzkitsu jarraituko du. Goizean, haizea aldakor eta ahul ibiliko da; arratsaldean, iparraldera aldatuko da. Tenperaturak antzeko.

Mañana

Behe laino pixka bat ager daiteke barnealdeko ibarretan, baina azkar jasoko du, eta giro eguzkitsua nagusituko da lurralde osoan, tarteka goi hodei fin batzuekin. Arratsaldean, ez da aldaketarik espero, eta giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Goizean, hego-ekialdeko haizea nagusituko da; arratsaldean, berriz, iparraldekoa sartuko da. Tenperaturek gora egingo dute.