El tiempo

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Iker-ibarluzea-signature

Tiempo de hoy

LASAI ORAINDIK ERE

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira berriro ere goizean, baina hodeiak ugariagoak izango dira mendebaldean. Hala ere, giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Arratsaldeko ordu askotan halaxe eutsiko dio, baina azken orduetan hodei geruza trinkotu egingo da eta ez da baztertzen han-hemenka tantaren bat botatzea. Haizeak hego-mendebaldetik eta zakar jotzen jarraituko du, bereziki mendebaldean. Tenperaturek antzeko jarraituko dute orokorrean.

Mañana

Hodei geruza trinkoagoarekin hasiko da eguna. Oro har, erdi eta goi mailako hodeiak izango dira, baina tarteka hodei trinkoagoak agertuko dira eta han-hemenka zaparrada txikiren bat utziko dute. Ezer handirik ez, hala ere. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, baina azken orduetan giroa lasaitu egingo da eta hodeiak arindu. Hego-mendebaldeko haizeak indarra galduko du. Tenperaturak behera.