
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g patata, tipula erdia, baratxuri ale bat, 300 g olagarro egosita, litro bat salda, 200 ml esne-gain, olioa, gatza, piperrautsa.
Zailtasuna 2
1. Zerrenda finetan moztutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Patatak zuritu eta kraskatu. Tipulari gehitu eta erregosi.
3. Saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi. Xukatu eta salda gorde.
4. Patatak sardexka batekin zapaldu. Salda eta esne-gaina pixkanaka-pixkanaka gehitu irabiagailuarekin nahasten dugun bitartean, krema bat lortu arte.
5. Olagarroa xerra lodietan moztu. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta olagarroa arin erregosi. Brotxetetan sartu eta gainetik piperrautsa eta gatza bota.
Lau ontzietan krema bota eta gainean brotxeta jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Porru bat, 2 baratxuri ale, 600 g patata, 250 g olagarro egosita, litro bat salda, piperrautsa, koilarakada bat gurin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Eltze batean zatitutako porrua, baratxuriak eta patatak saldarekin jarri eta 40 minutuz egosi.
2. Gurina gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
3. Olagarroa epeldu eta moztu.
Lau ontzietan krema jarri, eta gainean olagarroa eta piperrautsa.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Erribera, Lizarraldea y Rioja Alavesa, zonas privilegiadas para observar el eclipse solar

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ospatuz egin dute topa txotx denboraldia irekitzeko
