NAIZ

L.A.B. TRIO alemaniarrek irabazi dute Getxoko jazz jaialdiko taldeen lehiaketa

L.A.B. Trio taldeak nagusitu da Getxoko 48. Nazioarteko Jazz Jaialdiko Talde Lehiaketan. Bigarren saria Cesar Vidal & Artikulation Bandentzat da eta bakarlari onenari saria, aldiz, David Guerreirok eskuratu du, IMB Special 4tet taldeko kontrabaxu-jotzaileak.

L.A.B. Trio, Getxo Jazzeko taldeen lehiaketako garailea.
L.A.B. Trio, Getxo Jazzeko taldeen lehiaketako garailea. (GETXO JAZZ)

L.A.B. TRIO banda alemaniarrak irabazi du Getxoko 48. Nazioarteko Jaz Jaialdiko Talde Lehiaketa. Cesar Vidal & Artikulation Band taldeak, berriz, bigarren saria eskuratu du eta IMB Special 4tet-en kontrabaxu-jotzaileak, David Guerreirok, bakarlari onenari emandako saria jaso du. Irabazleak igande honetan, uztailak 6, arituko dira berriro ere, Dave Douglas Quartet-en aurretik, Muxikebarrin, 21.00etan.

L.A.B. Trio hirukoteak Alemania, Hungaria eta Estatu frantseseko gazteak biltzen ditu. Berlingo Jazz Institutuaren baitan sortu zen talde 2024an eta konposizio propioak interpretatzen dituzte. Groove, funk eta fusioko elementuak metalaren eta rock progresiboaren eraginekin uztartuen dira horietan.

Bere lanean askotariko soinu-paisaia hartzen dute, jazz munduan queer antzezpenarekiko konpromisoa erakutsita. Taldekideak honako hauek dira: Barnabas Mihay-k (baxu elektrikoa), Alexandre Barthalay-k (pianoa eta sintetizadorea) eta Leela Faude-k(perkusioa). Irabazlea aukeratzeko orduan, aurtengo epaimahaiak oso bereziki baloratu du hirukotearen interpretazio-kalitatea eta jatorrizko kantuen konposizioa.

Cesar Vidal & Artikulation Band taldeari dagokionez, jazz garaikideko boskotea da, herialde ezberdinetako musikariak biltzen dituena, Italia, Txile eta Euskal Herria tartean. Cesar Vidal saxofoi-jotzaileak gidatuta, taldeak akustikaren eta digitalaren arteko elkarrizketa aztertzen du, soinu-esperientzia berritzailea sortuz. Pietro Aloi (pianoa), Jon Carranza bermeotarra (kontrabaxua), David Gimeno (bateria) eta Jorge Care (elektronika) musikariek osatzen dute taldea.

Talde Lehiaketaren irabazleek 4.500 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute zuzenean. Gainera, talde irabazlea igande honetan jardungo da berriz ere Muxikebarrin, 21.00etan, Dave Douglas Quartet-en aurretik. Halaber, garaileek Eivissako Jazzaldian ere parte hartuko dute, Getxoko jazz jaialdiak harkin duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bigarren sariari 1.900 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 950 euro eskuratuko ditu.