08 FEB. 2025 - 05:49h Patatak arrautzarekin eta ahate foierekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g patata txiki, 4 arrautza, 300 g ahate foie, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Patatatak urarekin garbitu eta lehortu. Zerrendatan moztu. 2. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak frijitu. Xukatu.3. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka bat jarri.4. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.5. Foie lau xerratan moztu. Zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, foie xerrak bi aldeetatik erregosi. Gatza bota.Plateretan hurrenez hurren patatak, arrautza eta foie jarri. Gainetik txikitutako perrexila bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g patata, 4 arrautza, 200 g ahate foie, 50 ml esne-gain, 150 ml salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Ura eta gatz pixka batekin egosi eta xukatu.2. Arrautzak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.3. Foiea dadotan moztu eta zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, pixka bat erregosi.4. Eltze batean esne-gaina, salda eta foie 3 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.Plateretan hurrenez hurren patatak, arrautza eta saltsa jarri. Gainetik txikitutako perrexila bota.