Jantzi eranzteko
Bi urte inguru darama Masih Alinejad kazetari eta aktibista irandarrak kanpaina propioa bultzatzen. Iranen 1979. urteaz geroztik indarrean dagoen legeak agintzen du emakume guztiek ilea, besaurreak eta hankak ondo tapatu behar dituztela etxetik ateratzerako. Lege eta inposaketa horren kontra dago Alinejad eta emakume irandarrak animatzen ditu belorik gabe argazkiak atera eta sare sozialetan zabaltzera. Orain, pauso bat harago eman eta gizonei egin die deia. Protestara batu, hijab deituriko estalki hori jantzi eta argazkiak atera ditzatela eskatu die gizonezkoei, emakumeei elkartasuna erakusteko. #MenInHijab etiketaren pean ekimenak sekulako arrakasta izan omen du sare sozialetan eta gizonezko asko batu omen dira «norberak kalera nola jantzita atera nahi duen erabakitzeko askatasunaren alde».
Gizonezkoak beloarekin, emakumeak nola sentitzen diren ulertu ahal izateko.
Interesgarria dirudi, nahiz eta nik nahiago modako protesta horiek patxadaz hartu. Sare sozialetan oso ondo ematen du gizonezko batek hijabarekin, elkartasun keinu izugarria egiten, bere gizontasuna erantzita... baina jakina da sare sozialetan guayagoak garela.
Denbora paretsuan jakin dut Estatu espainolean dagoen elkarte baten berri: Gizonezkoak gona janztearen aldeko elkartea. Bai, horrelaxe. Beren mezua: «XXI. mendean gizon asko gara geure buruari galdetzen diogunak zergatik gizonezkoen modak hain aspergarriak eta mugatuak diren galtzak inposatzen dizkigun. Garai batean gizonezkoak era guztietako jantziak erabiltzen zituen, baina azken mendeetan gizonen janzkera galtzetara mugatzen joan da». Beren esanean, «inposaketa» horrek sekulako galera ekarri die askatasunean eta aniztasunean. Aldiz, beren ustean, emakumeekin juxtu kontrakoa gertatu da. «Duela mende erdi bat emakumeak galtzak janzteko eskubidea bereganatu zuen eta gaur egun askoz denbora gehiago ematen dute galtzak jantzita gona jantzita baino. Orain gizonezkoen garaia da. Gona jantzi nahi dugu publikoan eta modu askean». Bada, jantzi lasai. Ezagutzen dut protokolo gutxiagorekin gonak janzten dituen gizonezkorik, lasai asko gainera. Hori bai, nortasun handikoak dira eta ez zaie batere inporta besteek zer esaten duten. Gaitasun berezia da hori.
Aukeran nahiago hijaba jantzi eta sare sozialetan argazkiak zabaltzen dituztenak. Puntakoa litzateke, hala ere, sare sozialetan zabaltzen duten argazki bakoitzaren ondotik gogoeta egingo balute beren buruari begira. Eta berdin-berdin eraso sexistak salatzeko azkenaldian elkartzen ari diren herritarrek. Ondo dago elkartzea, poza ematen du. Baina ez da nahikoa, pankartaren atzean ematen ditugun minutuetan batzuk pentsatzen gastatu beharko genituzke. Egunero norberak parekotasunaren alde eta kontra zer egiten dugun pentsatzen. Berdin gizon, emakume, galtzadun edo gonadun. Jantzi eta eranzteko asko daukagu oraindik.
Navidades invertidas

«Ser los más salvajes tiene su belleza, y yo ahí me siento muy cómodo, porque es coherente con lo que pienso, digo y hago»

Mantala jantzi, ondarea gal ez dadin

La mercantilización de la menopausia
