IRUDITAN
Gerla hondartzan
Borrokan ari dira oraindik gerlariak,
odola isuriz,
herriagatik, edo aginduagatik
bakar-bakarrik,
eta badirudi mundua ez dela inoiz
bezperakoa bezalakoa izango.
Baina itsasgorak garbituko du dena
hareetako zauriak soilduz,
eta atzo bezain lau eta isil geratuko dira
bihar hondartzak,
mundu zoriontsuagoren baterako,
mutikoek
uraren ertzean maskorrak bil ditzaten,
neskatilek
itsas zalditxoez oroiminik gabeko
ametsak egin ditzaten.
Miradas
El maná de la Biblia
elkarrizketak
«Hizkuntza gutxitu eta gutxietsi batean sortzen ari gara mendeetan zehar»
Reportajes
Viñetas por la memoria y contra la amnesia
Reportajes
Selma Huxley, una investigadora y aventurera a reivindicar
Reportajes