Kirola eta ajea: mugimendua, baita egun zailetan ere

Uda garaian gizarte harremanak ugaritu ohi dira: jaiak, afariak, irteerak eta, sarritan, gau luzeak. Horren ondorioz, ez da arraroa biharamun batean gorputza motel, burua astun eta motibazioa baxu sentitzea. Egoera horretan askok galdetzen dute: «Zentzuzkoa al da gaur entrenatzea?». Entrenatzaile pertsonal gisa, erantzuna argia da: bai, oso zentzuzkoa da. Eta are gehiago, gomendagarria.
Ez da errendimendu handiko saio bat egitea bilatzen, ezta gorputza estutzea ere. Helburua da oreka fisiko eta mentala berreskuratzea, mugimenduaren bidez. Gorputza nekatuago egon arren, jarduera arinak energia berritu eta egunerako prestatzeko balio dezake. Mugimenduak, kasu askotan, burua argitzen du, animoa altxatzen du eta autozainketaren bidea zabaltzen du.
Gainera, aje egunak aukera dira exijentziarik gabeko entrenamendu bat bizitzeko, presiorik gabe. Horrela, pertsonak askatasun handiagoz aritzen dira, eta, entrenamenduaren amaitutakoan, askok adierazten dute: «Espero baino hobeto sentitu naiz».
Horrelako egunetan entrenatzea ez da erronka fisiko bat bakarrik, konpromisoaren adierazpen bat ere bada. Gorputza ez dago bere onenean, baina agertzeak, mugitzeak eta saio bat egiteak, nahiz eta arina izan, norbere errutinarekiko eta helburuekiko errespetua erakusten du. Ohitura osasuntsuak ez dira perfekzioan oinarritzen, baizik eta jarraitutasunean. Eta jarraitutasuna, hain zuzen, halako egunez eraikitzen da: gogo gutxi dagoenean, baina hala ere presente egotea erabakitzen denean.
Ez dugu gorputza zigortu behar aurreko gaua luzatu delako. Kontua ez da damutzea edo penitentzia egitea, baizik eta hurrengo eguna modu aktiboan eta osasuntsuan bizitzea. Gorputzari mugimendua eskaintzea ez da erronka fisiko hutsa, baizik eta jarrera baten isla: konpromisoa, jarraitutasuna eta autoerrespetua.
Horregatik, bestondoak ez du entrenatzeari uko egiteko aitzakia izan behar. Are gehiago, mugitzea izan daiteke biharamun horietako pizgarri nagusia.
Mugitu. Arnastu. Berriz konektatu zure buruarekin. Eta, batez ere, mantendu erritmoa, baita egunik motelenetan ere.
Navidades invertidas

«Ser los más salvajes tiene su belleza, y yo ahí me siento muy cómodo, porque es coherente con lo que pienso, digo y hago»

Mantala jantzi, ondarea gal ez dadin

La mercantilización de la menopausia
