GARA
BILBO

Gernikako industriagunea eraberritzeko eskaera berretsi dute eskualdeko alkateek

Busturialdeko hamar alkatek Gernikako industriagunea eraberritzeko proposamenak daraman atzerapena salatu dute eta Busturialdeko Industrialdea SA elkargoari bilera eskaera egin diote «adar-jotze hau argitu eta aurrerantzean garatu beharreko pausoak zehazteko».

Asteartean emandako prentsaurrekoan Begoña Landa Gernikako alkateorde eta EH Bilduko zerrendaburuak gogorarazi zuenez, ia bi urte pasa dira eskualdeko hainbat alkatek industriagunea eraberritzeko proposamena egin eta Busturialdeko Industrialdea SAk aho batez onartu zuenetik. Hala ere, denbora hori pasa eta gero «bost orrialdeko zirriborrotxo bat baino» ez dutela jaso salatu zuen, «inondik inora hasierako konpromisoari erantzuten dion dokumentua».

Horregatik, Begoña Landak adierazi zuenez, elkargoko administrazio kontseiluak –egun SPRIk, Foru Aldundiak eta Jose Mari Gorroño eta Aitor Goldaraz alkateek osatua– «ez du inongo interesik Gernikako industriagunea bultzatu eta indarberritzeko».