GARA
IRUÑEA

Iruñerriko hamar gazte epaituko dituzte maiatzean

2008ko irail eta azaroa bitartean Polizia espainolak Iruñerrian egindako hiru sarekadatan atxilotu zituen hamar gazte independentista epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean maiatzaren 4tik 12ra. Hamar urteko espetxe zigorra eskatzen dute horietako bakoitzarentzat.

Eleak mugimenduak heldu diren asteetan gazteoi babesa adierazteko eta epaiketa honen aurkako ekimenak gauzatuko dituela iragarri zuen atzo.