Euskal ordezkariakbide onetik hasi diraFedme-ren eskaladazirkuituko lehian
Martxoaren 28 eta 29an, Zaragozan, Espainiako Kopako lehen proba jokatu zen.16 urtez azpikoetan, podium osoa euskal selekzioko kideentzat izan zen.
Aurreko astean, Fedmek antolatutako Blokeko Espainiako Kopako lehen bi proben zein Espainiako Txapelketaren berri eman genizuen. Bada, hortik astebetera, blokeak eskaladako zailtasuneko probei eman die lekukoa. Bai, martxoaren azken asteburuan, 28 eta 29an, Eskaladako Espainiako Kopa jokatu zen. Ohi den legez, bi mailatan: seniorrak eta jubenilak.
Eta ohi den bezala, Fedmek antolatutako erregulartasunaren zirkuituan euskal ordezkariek ez dute hutsik egin. Hori bai, ohi den bezala, zatituta: batetik, Euskal Mendizale Federazioak atondutako euskal selekzioa deritzona; eta bestetik, Nafarroako Mendi Federazioaren izenean lehiatu direnak.
Eta, oro har, kirol kronikara pasatu aurretik, aurreratu behar dugu euskal lehiakideek ondo baino hobeto hasi dutela arestian aipatutako erregulartasunaren zirkuitua; alegia, hiru hitzordu dituena. Eta emaitza guztien artetik batez ere bat azpimarratu behar dugu; hain zuzen ere, 16 urtez azpikoen mailan mutilek sinatutakoa. Bada, lehen hiru sailkatuak euskal selekzioko ordezkariak dira. Podium osoa beraientzat izan zen: lehena Mikel Linazisoro izan zen, bigarrena Andoni Esparta eta hirugarrena Aitor Cilveti.
Azpimarratzekoa ere Muriel Ruiz de Larramendik 18 urtez azpikoetan lortutako garaipena eta Irati Murugarrenek 20 urtez azpikoetan erdietsitako hirugarren postua.
Seniorretan, berriz, Irati Anda hirugarren postuaz jabetu zen. Eta mutiletan, podiumak ihes egin zien.
Hasteko, oso ondo
Kirol kronikarekin hasteko, aipatu behar da bi eguneko lehiak izan zirela. Martxoaren 28an, larunbatean, seniorrek jardun zuten. Beste ekitaldi batzuetan eskalatzaileek eginiko aldarrikapen bat lehen aldiz Zaragozako hitzorduan indarrean jarri zen. Lehiakideak kexu dira, kilometro asko egiten dituztelako eta lehia hitzordu horietan oso gutxi eskalatzen dutelako. Hori dela eta, bide gehiago eskalatzeko aldarrikapena egin eta Fedmeren lehen proba horretan onartu zen. Sailkapenetan, bederen, bi bide eskalatzeko aukera izan zuten; hori da egin den aldaketa bakarra.
Faboritoen artean ez zen ezustekorik izan, eta horiek finalera pasatu ziren. Patxi Usobiaga eta Marco Jubes ekipatzaile lanetan izan ziren, eta, aurreratu dugun bezala, finaleko bidean Irati Anda hirugarrena izan zen. Bosgarren postuan, berriz, Zuriñe Arrue sailkatu zen. Mutiletan, bestalde, bi euskal ordezkari finalera pasatu ziren. Iñaki Arantzamendi bosgarrena izan zen, eta Gorka Karapeto bederatzigarrena. Aipatu ditugun eskalatzaile horiek euskal selekzioaren izenean jardun zuten.
Biharamunean, jubenilen txanda izan zen. Seniorretan ez bezala, gaztetxoenek parte-hartze garrantzitsua izan zuten: guztira, 90 lehiakidek bat egin zuten hitzorduarekin. 20 urtez azpikoetan, nesketan, Irati Murugarrenek (nafar federazioa) hirugarren postua sinatu zuen.
Euskal selekzioko Muriel Ruiz de Larramendik, berriz, erakutsi zuen lehiaren munduan eboluzio bikaina izaten ari dela, eta 18 urtez azpikoen mailan gailendu zen.
Eta maila guztietatik euskal ordezkarientzat berri pozgarriena 16 urtez azpikoen aldetik iritsi zen; hain zuzen ere, euskal selekzioko hiru eskalatzailek eman zutena. Jakin bagenekien Mikel Linazisorok ez zuela huts egingo eta hala izan zen. Beste behin bergararrak irabazi zuen. Baina bere alboan bi kide izan zituen. Andoni Esparta bigarren postuaz jabetu zen, eta Aitor Cilveti hirugarrenaz. Horiek, beraz, jubeniletan euskal ordezkariek lortutako emaitza onenak izan ziren.
Erregulartasunaren zirkuituko bigarren hitzordua heldu den asteburuan izango da, Tortosan.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
