Nerea Lekuonak irabazi du Arabako nesken txapela
Nerea Lekuonak irabazi zuen atzo Ozaetan jokatu zen Arabako emakumezkoen txinga-eroate lehiaketako txapela. Hiru neska aritu ziren, eta 25 kiloko txingak erabili zituzten esku bakoitzean.
Nerea Lekuonak 13 plaza eta 1,10 metro egin zituen. Bigarren Josune Ugartek amaitu zuen, 9 plaza eta 5 metro eginda. Hirugarren eta azkena, Laura Galar izan zen, 6 plazarekin.
Aizkora
Leku berean jokatu zen baita ere aizkolarien Arabako Lehen Mailan jarraitzeko kanporaketa. Unai Kortxero eta Juan Rodriguez izan ziren aurrez aurre aritu zirenak, eta aurrenekoak irabazi zuen. Aizkolari bakoitzak bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako ebaki behar izan zituen.
Kortxero hasieratik bukaerara nagusitu zen, aurreneko enborrean bakarrik estutu zuen Rodriguezek, eta dagoen lekuan jarraituko du. 19 minutu eta 44 segundoan amaitu zituen lanak, eta 23 minutu eta 54 segundoan Rodriguezek.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
