Balerdi Balerdiren urtemuga
Hezkuntza judeokristauaren eragina izango delakoan: gehiago disfrutatzen dugu zerbait kostatzen zaizkigun plazerekin, erraz jasotzen ditugunekin baino. Gustu ederra hartu nuen larunbatean Balerdi Balerdikoei zorionak zuei kantatzean, haien mende laurdena ospatzeko bazkarian.
Egoskorrak behar dute Toño eta Zarak 25 urtetan «arrakastaren aparra» miazkatu ere egin ez duen taldeari eusteko. Zenbatu al daitezke 9.000 eguneko sosik gabeko boloak, desordutako bidaiak, neguko entsegu ordu amaigabeak? Bildu al daitezke sutondoren bati kendutako orduekin aurrera ateratako egitasmoak, bultzatutako erokeria maitagarriak, egindako zorrak? Zein zerrendatan jasoko ditugu 216.000 minutuko laudorio-eza, pasatutako estutasunak? Baina, eutsi diote, sekula zahar-etxera eramango ez ditugun aitona-amonak bezala, osasun maila onargarriarekin, bere kabuz moldatzeko lain, konplizeak topatu, limurtu eta “balerditzeko” gai.
Inork imajinatzen al ditu Balerdi Balerdikoak hemendik beste 25 urtera? Orain Euskal Herriko talderik urtetsuenetako bat badira, orduan Matusalenen pareko, aldare batean jarri beharko ditugu, eta ez gara mahai-inguru batean bilduko, orduan prostatak, azukreak eta kolesterolak gerra gehiago emango digutelako. Anbulantzia medikalizatuak kanpoan ditugula, plaka bat emango diegu, «Honaino iritsi zarete, zuek ez zaudete burutik sano. Eskerrik asko» jartzen duena.

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo
