«Fear the Walking Dead» telesailaren filmazioa abian

“The Walking Dead” telesail famatuaren lehenengo spin-off-a laster iritsiko da AMC telebista katera. Programa berria, “Fear the Walking Dead”, produkzio fasean dago jadanik, eta saio originalaren ekoizle Dave Ericksonek hartu du zuzendaritza. «Ikuskizun honek bere istorioa kontatzen du. Ez da beharrezkoa ‘The Walking Dead’ ikusi izana ‘Fear the Walking Dead’ ulertu ahal izateko», Robert Kirkman komikilariaren esanetan.