Movistar TV kateak bi milioi harpidedunetik gora lortu ditu

Telefonicak argitaratutako azkenengo datuen arabera, bere ordainpeko telebista zerbitzuak 2.139.500 harpidedun lortu ditu azken hilabeteetan, pasa den urtean aldi berean lortu zuen kopuruaren hirukoitza, hain zuzen. Movistar TV-ren lehiakide nagusiak, Canal+ kateak, 1,8 milioi harpidedun dituela kontuan izanda, Telefonicarena Estatuko ordainpeko telebistarik ikusiena da. Canal+ katearen erosketa gauzatu ostean kopuru hauek handitu egingo dira, abantaila areagotuz.