Zientziaren dibulgaziorako CAF-Elhuyar Sariak banatu dituzte Zarautzen

Gorka Azkune, Ostaiza Aizpurua eta Estitxu Villamor ikertzaileak eta Amaia Portugal kazetaria saritu zituzten pasa den ostegunean Zarautzen 2014ko CAF-Elhuyar sariketan. Julian Bereziartua medikuak, berriz, Elhuyarren Merezimendu Saria jaso zuen ekitaldi berean.
Garaikur honen helburua zientziaren dibulgazioan eta gizarteratzean lanean ari direnei ikusgarritasuna ematea da.
Hala, lehenik dibulgazio artikulu originalen oroigarriak banatu zituzten. Gorka Azkune azpeitiarrak idatzitako “Garun txiki birtualak” artikulua saritu zuten. Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio artikuluaren saria, berriz, Ostaizka Aizpurua zarauztarrak eskuratu zuen “Arrantzale bihurtu zen ehiztari hegalariaren istorioa” artikuluari esker.
Estitxu Villamor gasteiztarrari, ordea, egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren aipamen berezia ematea ebatzi zuen epaimahaiak, egin duen lanak aitortza merezi duela iritzita. Berak idatzitako testuak “Karga-garraiorik gabeko elektronika berria” du izena.
Dibulgazioa hedabideetan
Zientzialariez gain, zientzia kazetaritza ere saritu dute eta irabazlea Amaia Portugal donostiarra izan da, “Minimalismoa laborategian” artikuluagatik.
Bestalde, Julian Bereziartua medikuak Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen medikuntzan euskara normalizatzen eta arlo horretan dibulgazioan egindako lanagatik.
Aurten Zientzia Gizartean sorkuntza-beka inori ez ematea erabaki dute inork ez zituelako baldintzak betetzen.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
