«Bidegi auzian», beste 17,1 milioi auzitara eraman ditu Aldundiak
Gipuzkoako Aldundiaren izenean atzo aurkeztu zen Azpeitiko epaitegian «Bidegi auziko» bigarren kereila, AP-1eko Eskoriatza-Arlaban tarteari dagokiona, ustez 17,1 milioi euro bidegabe erabili eta dokumentuak faltsutu zirelako. Inputazio berriak eskatzeaz gain, arduradunei deklarazioa hartzea ere eskatu du: garai hartako ahaldun nagusi Markel Olanori, Azpiegitura eta Mugikortasun diputatu zen Eneko Goiari eta Luis Mari Apraiz eta Felix Urkolari.

Gipuzkoako Aldundiaren izenean atzo aurkeztu zuten Azpeitiko epaitegian “Bidegi auziko” bigarren kereila, hain zuzen, AP-1eko Eskoriatza-Arlaban tarteari dagokiona. Kereila horretan Aldundiak salatu duenez, 17,1 milioi euro bidegabe erabili ziren eta dokumentuak faltsutu ziren.
Aldundiak atzo ohar bidez jakinarazi zuenez, zenbait ekinbide eskatu ditu kereila horretan. Esaterako, Bidegiko Arlaban Aldi Baterako Enpresa Batasuneko eta Obra Zuzendaritza eraman zuen Euroestudios enpresako zenbait kide inputatzea, ustez diru publikoa bidegabe xahutzeagatik, iruzurragatik eta legearen aurkako ordainarazpenagatik, dokumentuak faltsutzeagatik eta agirien zaintzan desleialtasunagatik.
Hori, inputazioei dagokionez. Horrez gain, arduradunei deklarazioa hartzea ere eskatu du Aldundiak: hala nola, salatutako ustezko irregulartasunak jazo zirenean ahaldun nagusi zen eta aurki kargura itzultzea espero duen Markel Olano jeltzalearena; baita garai berean Mugikortasun eta Azpiegitura diputatu zen Eneko Goiarena, ustekaberik ezean Donostiako alkate izango dena. Halaber, epaileak ikertuko dituen dokumentuak sinatu zituzten Luis Mari Apraizke eta Felix Urkolak deklaratzea eskatu du Aldundiak.
EAJren jarrerari kritika
Azpeitiko Epaitegian kereila aurkezterakoan foru erakundeak mezua zabaldu dio jendarteari: «Kasu honetan ere, aurrekoan bezala, delitu zantzu oso larriak atzeman ditu Aldundiak. Ustezko delituen arabera –erantsi zuen–, gipuzkoarron dirutik 17,1 milioi euro ordaindu zitzaizkien enpresa eraikitzaileei egin gabeko lanengatik, eta gure betebeharra zen eta da froga guztiak epailearen esku uztea. Guztira 30 milioi euroko xahuketaz ari dira bi kereilak. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula».
EH Bildu buru duen Aldundiak adierazi zuenez, «ustelkeriaren aurka lanean tinko» jarraituko du. Horregatik, onartu zuen «kezkaz» entzuten dituela «azkenaldian EAJko ordezkariek egindako adierazpenak; izan ere, peritu profesional eta independenteek eginiko txosten esanguratsuei kasu egin gabe eta horiek gutxietsiz, salaketa faltsuak direla diote, argi dagoenean salaketak oinarri sendoak dituela». Oinarri sendoak ez balitu epaileak ez lukeela lehenengoa tramitera onartuko gogorarazi zuen erakundeak atzo helarazitako oharrean.
Los tres imputados declaran de nuevo hoy ante el juez
Los tres imputados en la primera querella, el representante de la UTE Laurena, Iván Fernández de Landa; el de la ingeniería Eptisa, Juan March; y el ex director técnico de Bidegi, Agustín Zugasti, están citados hoy de nuevo ante el juez por los nuevos indicios.
Fue el pasado 11 de marzo cuando los tres imputados hasta ahora por el tramo Eskoriatza-Arrasate declararon en el Juzgado por primera vez. Uno de ellos, el que era director de obra por Eptisa, Juan March, indicó que la facturación del traslado de 900.000 metros cúbicos de tierra a un depósito, que nunca se realizó, podía ser producto de un «desliz». En ese momento, el Juzgado de Azpeitia investigaba ese capítulo que costó a las arcas guipuzcoanas 3,4 millones de euros.
La tesis del descuido cayó por su propio peso, ya que los datos sobre más obras falsas se han multiplicado. El mismo Juzgado ya aceptó a trámite una ampliación de la querella por otros 10,2 millones, al hallar seis trabajos más pagados pero no realizados en los túneles. GARA

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
