Erremonteak etorkizunik izan baduela erakusteko
Labrador enpresaren laguntzarekin, gaztez osatutako sei bikote lehiatuko dira Galarretan ekainean zehar.

Ekaina hilabete erabakigarria izango da gaur egun erremontea kudeatzen duen Oriamendi enpresarentzat. Hurrengo egun edo asteetan erabaki beharko litzateke kirol honek aurrera egiteko beharrezkoak dituen babes eta laguntzak izango ote dituen eta modalitate honek etorkizunik baduela erakusteko asmoz edo, gazteen Promozio txapelketa bat jokatuko da Galarretan hilaren 27a bitartean.
Parte hartuko duten sei bikoteen artean dira apirilean debuta egin zuten Ansa II.a, Zaldua, Martirena eta Goikoetxea gazteak, ekainera arteko kontratua baino ez zieten egin, eta beraz, hauxe izango da profesional gisa jokatuko duten lehen txapelketa. Azterketa zaila izango da honakoa, baina azken partidetan itxura bikaina ematen ari den Imanol Ansak azaldu bezala, «lehenengoa izate horrek ilusio berezi bat egiten digu». Urnietako aurrelariak Zubiri izango du atzelari gisa eta maila berriari neurria hartu diolakoan dago. «Debuta egin genuenetik hobekuntza izan dugu eta profesionaletan piloteoak luzeagoak direla ohartu naiz. Baina, batez ere, garrantzitsuena da ez naizela kantxara lehen partidetan bezain urduri irteten».
Ligaxka eran
Hiruna bikoteko bi multzotan egongo dira banatuta parte hartuko duten hamabi pilotariak. A taldean Ezkurra II.a-Zaldua, Segurola-Larrañaga eta Ansa II.a-Zubiri arituko dira eta B bezala izendatutakoan Otaegi-Martirena, Matxin VI.a-Labaka eta Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a. Multzo bakoitzeko hiru bikoteek elkarren aurka jokatuko dute ligaxka eran eta bi bikoterik onenek finalerdietarako txartela lortuko dute.
Labrador enpresaren babesa izango duen lehiaketa hau azkenaldian erabiltzen ari diren puntu sistemaz jokatuko da, hau da, garaileak lau puntu eramango ditu, 39-36 tanto artean egiten dituen galtzaileak 2, 35-32 artekoak 1 eta hortik beherakoek bat bera ere ez.
Acuerdo de los puntistas con la gerencia de Dania
Los puntistas y la empresa de Dania Jai Alai (Florida) han llegado a un acuerdo para los próximos años según informan desde Jai Alai News. Tocaba renovar el convenio y el acuerdo alcanzado permitirá a los profesionales vivir dignamente y las temporadas tendrán una duración de nueve meses, con vacaciones durante julio y agosto, lo que permitiría a los pelotaris jugar en Euskal Herria durante el periodo estival.
A pesar de que la empresa llegó a proponer reducir el cuadro a 24 puntistas, se mantendrán los 36 que había hasta ahora por lo que, teniendo en cuenta que históricos como José Ramón Oyarbide, Andoni Arriaga y Aitzol Olate se han retirado y que hay otros pelotaris que no están interesados en volver, se abre la posibilidad de que en torno a media docena de pelotaris aficionados puedan debutar al otro lado del charco.
En la actualidad, de los 36 pelotaris que forman el cuadro de Dania destacan el actual campeón del mundo Diego Beaskoetxea, Gotzon Enbil, Ricardo Solozabal y jóvenes como Jon Zulaika, Israel Asiain, Manex Urtasun, Ibon Aldazabal o Mikel Amigorena, pelotaris casi todos ellos a los que habrá oportunidad de ver este verano en Euskal Herria. El frontón de Dania volverá a abrir las puertas a principios de año, una vez que concluyan las obras de rehabilitación que se están realizando. GARA

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
