Haizearen txistua debekatzeko tema
Txistukada aipatu orduko denok dakigu nork noiz eta nori-zeri egindako txistuaz ari garen. Ez nuen horretaz idatzi behar, are gutxiago joan den asteartean Maider Iantziren ‘Ikusmira’ ederra irakurri ostean, baina saihetsezina saihesteko temak gogoeta ugari iradoki dizkit.
Haizearen txistua bezain askea izan zen Camp Nou futbol zelaikoa. Nahi izan zuenak txistu egin zuen eta nahi zuenak txalo egitea zeukan. Beharbada bakarren batek hala egingo zuen. Edonola ere, dozenaka mila lagun identifikatu eta zigortzea baino errazago lukete horiek identifikatu eta saritzea, hurrengo Asturiasko Printzesa sarietako batekin, esate baterako, Komunikazio eta Humanitateak edo Kirolak sailean.
Txistukada zigortzeko lege euskarririk ez dagoela aitortzen duten aldi berean, zigorra eskatzen dute. Baita euskarri hori izateko lege aldaketak ere. Jakina baita lege espainiarrak debekatzeko, zigortzeko, isilarazteko aldatu ohi dituztela.
Espainiako Kirol Kontseilu Goreneko presidente Miguel Cardenalen txorakeria («gutxietsi ezineko arrisku egoera sortu zen») alde batera utzita, Madrilgo Gobernuak txistukada «zigorgabe ez gelditzeko» arrazoi ugari sumatu ditu. Nagusia, milioika espainiarrek –tartean, umil-umil, Jorge Fernandez Diaz– espainiar erregearen eta himnoaren aurkako jokabide hori dela-eta sentitu duten min handia.
Eta zigorgabetasuna hizpide, hamaika kasu etorri zaizkit gogora. Horietako bat, 1981eko maiatzean gertatutako «Almeria kasua». Guardia Zibileko hiru ofizial zigortu zituzten. Zenbat kartzela urte bete zituzten beste kontu –labur– bat da. Beste zortzi guardia zibil, 34 urteren buruan, epaitu gabe daude. Bai, ministro eta alderdi demokratikoetako kide agurgarriok, Guardia Zibilak hil arte torturatu, fusilatu eta erre zituen hiru gazteen kasuaz ari naiz. Torturatu, fusilatu, erre... hori bai, arrisku egoerarik sortu gabe eta milioika espainiar, tartean Jorge Fernandez Diaz, mindu gabe. Horregatik jo dute Camp Noura zigorgabetasun bila.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo
