Gozategi eta Akerbeltzen arteko azken gaua, Igorren
Azken txanpan sartuta, 48 ordu dituzte aurretik jai zaleek. Zapatuko gau preziatua Gozategiren kontzertuarekin hasi, eta Akerbeltzen erromeriarekin jarraituko du. Bihar, txirrindulari gazteen bira.

Jai egitarauak goizean goiz ipiniko ditu dantzan gaur igorreztarrak. Dantzan baino oinez hasiko dute eguna, herriko ermitetatik egingo duten ibilaldi batekin, 8.30etik aurrera. Igorreko neskek futbol torneoa dute goizean zehar, eta Arratiko Merkatarien Elkarteak antolatuta, Txu Txu trena kaleetan zehar ibiliko da 11.00etatik aurrera.
Bazkalosterako, rally umoristikoa antolatu du Jai Batzordeak, eta 19.00etan pilotalekuan izango da hitzordu nagusia, bertan Ibarrondo-Iurrebaso eta Lejarza-Zapiko bikoteak neurtuko dira, eta bigarren partidan, Titin-Etxebarria eta Saralegi-Otxandorena.
Jaietako azken gauak erromeria erritmoak ekarriko ditu. Gozategiren kontzertuak zabalduko du gaua 22.00etatik aurrera, eta geroko erromeria Akerbeltz taldearen eskutik etorriko da.
Aurreikuspen guztien arabera indartsua izango da azken zapatuko gauaren ondoren, kirol proba batekin hasiko da domeka, Bizkaiko Ziklista Eskolen Bira hasiko baita 10.30ean.
Musika proposamen bik emango diote kolorea goizari, txistularien kalejirak eta Areatzako Bandaren emanaldiak, kultur etxean. Jaietako azken egunean herriko beteranoak izango dira protagonista. Bazkaria eta karta txapelketa dute, eta arratsaldean aurten pregoilari izan den Arantzarte Dantza Taldearen erakustaldia izango da.
Jaien azken orduetan, Jokaldiren erromeria, bals txapelketa eta kuadrillen olinpiadetako sari banaketa eta zozketa etorriko dira. Txokolate goxoarekin, agur esango diete aurtengo jaiei.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
