GARA
BILBO

Aburto Bilboko alkate, PSEren botoen babesarekin

Ezustekorik gabe, EAJ-PSE itunak lotu bezala, Bilboko alkatearen makila jaso zuen Juan Mari Aburto jeltzaleak, Ibon Aresoren eskuetatik. Gehiengo absoluturik ez zuen EAJren hamahiru botoez gain, PSEren laurak jaso zituen, 29 zinegotzietatik 17ren babesa lortuz. Gainerako indar politikoek beren hautagaiei eman zieten botoa.

Behin alkate izendatuta, Aburtoren lehenengo hitzak PSEren laguntza eskertzeko izan ziren. «Bilboko alkate batek ez du inoiz hain babes handia izan, eta horrek egonkortasuna eta konfiantza suposatzen du, baina batez ere ardura eta konpromisoa», adierazi zuenez.

Zenbait konpromiso azaldu zituen jeltzaleak udalbatza eratzeko bilkuran, baita «berezko estiloa» aldarrikatu ere. Esan zuenez, Bilboko Udala «pluraltasun, tolerantzia eta desadostasunaren errespetuaren» bilgunea izatea nahi du, baita beste indar politikoekin kolaborazioaren «estiloa» landu ere.

«Burdinazko ituna»

Arlo soziala ere nabarmendu zuen Aburtok, alkate gisa egindako aurreneko diskurtsoan. Adierazi zuenez, ez du inor «botata utziko» eta «auzo guztietako» bilbotarren alkatea izango da, «edonongoak izanda ere» eta «edonola pentsatuta ere». Erronkatzat jo zituen lanpostu sorrera, egoera ekonomikoa hobetzea eta Udalaren gardentasuna; eta gainerako instituzioekin izango dituen harremanei buruz, Aldundiarekin «burdinazko ituna» berritzeko asmoa azaldu zuen, «Bilborentzako ona dena, Bizkaiarentzako eta Euskadirentzako ona ere badelako».

Botoa azaltzeko txandan, Alfonso Gilek «itunaren kultura berria» aipatu zuen, eta langabeziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borroka nabarmendu zuen etorkizunera begira.

EAJ-PSE itunari esker Gil bera bigarren alkateordea izango da eta udal gobernuaren antolaketako sei ardatzetatik, PSE arduratuko da Mugikortasun politika, Ingurumena, Etxebizitza eta Garapen osasungarria izenekoaz. Gainerakoak EAJren eskuetan geratu dira.

«Eraikitzailea eta konbatiboa»

Oposizioaren aldean, Bilboko bigarren indar politikoa den EH Bilduk argi utzi zuen, azken lau urteetan bezala «oposizio eraikitzailea eta konbatiboa» egingo duela, eta herritarrekin landutako 500 proposamen aurrera eramateko konpromisoa azaldu zuen Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak.

Aburtok atzo hitzemandako gardentasuna frogatzeko, udalbatzaren aniztasunak Udalaren parte-hartzea duten erakundeen organo mistoetan isla izan dezala eskatu zion koalizio abertzaleak gobernu berriari. Bestalde, EAJ eta PSEren arteko ituna salatu zuen. Esan zuenez, «EAJri gehiengo osoa edukitzea interesatzen zaio eskuineko politikak inposatzen segitu ahal izateko, eta PSEri postuak interesatzen zaizkio, lanik gabe geratu den jendea kokatu ahal izateko».

Bizkaiko EAJren hainbat buruzagi izan ziren bilkuran, besteak beste Jose Luis Bilbao jarduneko ahaldun nagusia edota Itxaso Atutxa EAJko BBBko presidentea. Pasadizo bitxi bat ere gertatu zen udalbatzan, udal idazkariak Juan Mari Aburto esan beharrean Juan Mari Atutxa esan baitzuen, bertaratuei barre eraginez.

Alcaldes jeltzales en toda Ezkerraldea, salvo en Portugalete

Los plenos de constitución de las corporaciones y nombramiento de alcaldes y alcaldesas en Ezkerraldea evidenciaron ayer el cambio del color político en una comarca que ha sido plaza fuerte del PSE durante décadas. En Barakaldo, donde el PNV fue la fuerza más votada en los pasados comicios, tras 32 años de alcaldías en manos del PSE, ayer fue nombrada primera edil Amaia del Campo. Y lo hizo con los únicos apoyos de su partido, el PNV, ya que los ocho ediles del PSE votaron en blanco, pese a haber presentado a su candidato, el hasta ahora alcalde, Alfonso García.

El resto de formaciones con representación municipal, EH Bildu (4), Irabazi-Ganar Barakaldo (4) y PP (3) votaron a sus respectivos candidatos, por lo que Del Campo salió elegida primera edil como representante de la fuerza más votada.

En la vecina Sestao, el jeltzale Josu Bergara repetirá cuatro años más como primer edil gracias a la mayoría absoluta obtenida en los últimos comicios. Bergara fue nombrado alcalde con los 13 votos de su grupo. PSE (3), EH Bildu (2) y PP (1) votaron en blanco, al tiempo que Bai Ahal Da (2) presentó como candidata a la Alcaldía a su cabeza de lista, Soraya Pereira.

En Santurtzi, también una mujer está desde ayer al frente de la alcaldía. La jeltzale Aintzane Urkijo fue elegida alcaldesa con un total de 10 votos frente a los 3 obtenidos por Aitor Unanue, de Sí Se Puede, cuyo cuarto representante no asistió al pleno; tres por Imanol Urtiaga, de EH Bildu; y cuatro votos en blanco (tres del PSE y uno del PP). La nueva primera edil recibió el bastón de mando de manos de su antecesor, Ricardo Ituarte.

En Ezkerraldea, solo la Alcaldía de Portugalete se mantiene en manos del PSE, tras la reelección ayer de Mikel Torres, con el voto a favor de los nueve ediles de su formación y la abstención de los cinco ediles del PNV, en una sesión a la que asistió la plana mayor del PSE, con la secretaria general, Idoia Mendia, a la cabeza y su predecesor y lehendakari Patxi López.

Portugalete Despierta y EH Bildu, formaciones que cuentan con tres representantes cada una, y el edil del PP votaron a sus respectivos candidatos.&dcTwo;GARA