Oskorri
Gu gaituzu Oskorri –zuri, berde eta gorri–, umorez gara etorri, zuen guztion pozgarri» kanta, eta errepertorioko beste guztiak ere, lehenaldian jokatzea erabaki dute Oskorriko partaideek. Kanta hura, hain zuzen, eta errepertorioko beste asko ere, sare sozialetako lau haizeetara zabaldu dituzte hainbat lagunek, gorazarre, deitore eta beharbada barkakizun ere.
Gogoan dut orain bi hilabete-edo Youtuben arakatzen ibili nintzela Oskorriren zer kanta aukeratuko, Badok.info orrialdean euskal kanten zerrenda bat, hainbati eskatu dioten bezalakoa, osatzeko eskatuko balidate. Eta kalkulatzen ibili nintzela 25. urtemuga ospatzeko ateratako disko doble hura, mundu osoko kolaborazioekin eta euskararen ikasbidean lagun eta laguntza izan ditudan hainbeste kantarekin osatua, noizkoa ote zen, 50. urtemugakoa noiz eginen eta zein kolaboraziorekin espekulatzen hasteko.
Gogoan dut, halaber, ez nuela kantarik aukeratu balizko zerrendarako. Berraurkitutako perla ahaztu bat edo beste sare sozialetan zabaltzea buruan ibili baina atzera egin nuen, nire superni esnobaren eraginez, esaten baitzidan Oskorri gogoko izatea ez zidala inork txalotuko, ezta eszentrizidade moduan ere. Nire errua. Oskorri isildu dugu eta lehenaldira behartu.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
