Mitologia eta sua urteko gaurik laburrenean udarari ongietorria emateko
Urteko gaurik laburrenak badu zerbait berezia eta urtero moduan Euskal Herriko txoko eta bazterrak su txiki eta handiz bete ziren atzo, baita haien inguruan biltzen diren sorgin eta akelarrez ere.
Gaurik laburrenetakoa bai, baina han eta hemen luzatzeko aukera ugari eskaintzen dituena, Euskal Herriko bazter askotan jaiak dira-eta egunotan. Ekimen ugari izan ziren atzo gauez, baina baita egunez ere, dantzak, auzateak, musika, eta, gaua sartzearekin batera, suen gainetik salto, igandean iritsi zen udari ongietorria emanez.
Hernanin, tradizioari eutsiz, ekimenez beteta igaro zuten eguna. Sorgin, galtzagorri eta beste hainbat izaki mitologikok herriko bazterrak astindu zituzten, dantzaz. Arratsean ospatu zuten akelarrea, ehunka herritar dan tzan jarrita.
Dantzan ospatu zuten urteko egunik luzeena Donostian ere, hemen ere tradizioari eutsiz. Hala, alkateak, zinegotziek eta udalbatza osatzen duten gainontzeko hautetsiek Lizarraren inguruan egindako sokadantzan parte hartu zuten. Lau urteren ondoren, atzokoa irudi berria izan zen gainera, izan ere, Eneko Goia alkate jeltzalea izan zen buru.
Konstituzio plazan piztu zen suaren ingurura jendetza bertaratu zen, baina hiriko beste auzoetan, Gros, Amara Berri eta Morlansen, besteak beste, eman zitzaion udari ongietorria.
Tolosan, jai egunak aurretik
Tolosan, bestalde, jaia hasi besterik ez da egin. Iluntzean jaurtitako txupinazoak hasiera eman zien festei. Larunbatean, adibidez, kuadrillen eguna ospatuko dute, Euskal Herria plaza topaleku izanik. Ehunka lagunek hartuko dute parte urtez urte indarra hartzen ari den bazkarian. Sarrerak agortuta daude, beraz, festaz gozatzea besterik ez da falta.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
