«Busti gaitezen»
Ekainaren 28a iristear da eta, urtero legez, zinez sinpleak diren komentarioak entzun eta irakurri behar. «Zergatik irten behar dute homosexualek euren harrotasuna erakustera? Heterosexualok ere irten behar al dugu?». Ba, irten zaitezte; baina nik dakidala, ez dago heterosexuala izateagatik kartzelara edo heriotza- zigorrera kondenatzen duen herrialderik eta ez ditut ezagutzen heterosexual izateagatik eskolan irainak eta erasoak pairatu dituen ume edo neraberik.
Inkesten arabera, jendartearen gehiengo handi batek onartzen ditu genero bereko bi pertsonaren arteko ezkontzak, eta datuok «gizarte tolerantea» garela ondorioztatzera eraman gaituzte. Baina interesa duen edonork aise ezagutuko du «armairutik irtetea» oraindik ere erabaki zaila eta konplikatua izan daitekeela, normalizaziotik urrun gaudela egiaztatuz. Bada garaia, beste afera sozialekin gertatu legez, sexu-aniztasuna eta askatasuna guztion ardura bihurtzeko. Aspaldi irten ginen batzuk armairutik, baina bisibilitatearen gauzatzea ezin da sarritan ezkutatzera behartuta sentitu garenon esku geratu. Gasteizko Transbollomari plataformak iganderako deitu duen ekimena “Busti zaitez” lelopean antolatu da eta ez zait gonbidapen hoberik otutzen oraindik ere jendarte homofobo baten ateak ireki eta errotik aireztatzen hasteko.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
