Pierre Casuso lapurtarrak aho bete hortz utzi ditu Iruñeko ikusleak
Pierre Casuso lapurtarrak aho zabalik utzi zuen atzo Iruñeko Foruen plazan batu zen jendetza. Berak irabazi zuen, aise gainera, Nafarroako Orga Jokoko finala. Lapurdikoa izan arren, Nafarroan dauka aurten lizentzia, eta ondorioz herrialde horretako txapelketan hartu du parte.
Oso erraz lortu zuen garaipena, 4 itzuli, 1/4 eta 4 metroko marka ederra eginda. Bigarren sailkatu zen Callaghan, eta honi itzuli bat pasako aldea kendu zion; 3 itzuli eta 1,50 metro egin zituen. Hirugarren postuan sailkatu zen Zugarrondo, eta berak 3 itzuli eta 1,31 metro egin zituen.
Beste hiru geratu ziren podiumetik kanpo. Laugarren postuan sailkatu zen Josetxo Urrutia. Leitzarrak 2 itzuli eta 1/4 egin zituen. Bosgarren postua Fernandezentzat izan zen, bi itzuli eta 1,63 metro eginda, eta sailkapena Lesakak itxi zuen, itzuli bat, 1/4 eta 1,38 eginda. Azkeneko bi hauek berriak dira, biak iruindarrak, eta oso itxura polita eman zuten, nahiz eta atzean amaitu.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
