Bost eta Erdiko osoagoa hutsunea betetzeko
Arrigorriaga, Mallabia, Barakaldo eta Etxebarri bisitatuko ditu udazkenetik udara pasa duten torneoak.

San Fermin Torneoa amaitu bezperan aurkeztu zuten Bilbon Bost eta Erdiko Bizkaia Torneoa. Neurri motzean jokatzen den binakako torneoaren laugarren ekitaldia izango da, baina aurtengoa hainbat berrikuntzarekin dator. Alde batetik urte sasoiari dagokionez, orain arte udazkenean jokatzen baitzen. Bestetik, parte-hartzaile kopurua handituz, sei bikotek jokatuko baitute. Eta azkenik kokalekuari dagozkionak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan ez ezik, lehiaketa beste lau frontoitan ere jokatuko delako.
Torneoa ostiralean hasiko da Arrigorriagan, final-laurdenetako aurreneko partidarekin: Urrutikoetxea eta Zubieta Elezkano II.a eta Rezustaren kontra. Neurketa horretako irabazleak Olaizola II.a eta Aretxabaletaren aurka jokatu beharko du finalerdia, uztailaren 26an Etxebarrin. Beste adarrean, final-laurdenetako dema Berasaluze II.a-Untoria eta Ezkurdia-Merino II.a bikoek jokatuko dute igandean, Mallabian. Irabazleak Irujo eta Barriola izango ditu zain uztailaren 24an, Barakaldon. Final handia uztailaren 31n, San Inazio egunean, jokatuko dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
«Desberdina da, baina polita, partidek erritmo handia izaten dutelako. Jokatzeko zaila ere bai, tantoa egitea ez delako erraza izaten», aipatu zuen Mikel Urrutikoetxeak, Buruz Buruko txapeldun berriak, torneoari buruz. «Iaz finalera iritsi ginen, baina galdu egin genuen. Saiatuko gara aurten ere errepikatzen, baina gogor borroka egin beharko da», gehitu zuen. Faboritoez galdetuta, Irujo eta Barriola aipatu zituen Urrutik, «zein ondo dauden ikusita, eta neurri honetara ongi molda daitezkeela jakinda». Izan ere, Abel bi aldiz izan da irabazle: iaz Xalarekin eta 2012an Titinekin.
Denetik izan duen torneoak final handia merezi du
San Fermin Torneoko finalak ipiniko dio amaiera gaur arratsaldean (18.00, ETB1) beste urtebetez Labrit pilotalekura horrenbeste zale erakarri dituen esku pilota feriari. Eta ez da edonolako finala izango: Berasaluze II.a eta Albisu Martinez de Irujo eta Barriolaren kontra.
Ezin esan daiteke aurtengo torneoak punta-puntako partidak eskaini dituenik orokorrean. Neurketa bat egon da beste guztien gainetik distira egin duena: larunbatean Berasaluzek eta Albisuk Olaizola eta Untoriari 22-21 irabazi ziotena. Baina beste guztietan bikote bat bestearen oso gainetik agertu da. Bi norgehiagoka 22-8ko emaitzarekin amaitu dira, eta beste bat 22-12an, eta hori horren torneo motz baterako alde handiegia izaten da markagailuan.
Argi dagoena da bi bikote finalistek oso irudi ona eman dutela jokatutako partidetan. Asegarcekoei dagokienez, Jon Ander Albisu indartsu ibili da finalerdietako bi neurketetan, aurkariari bizkarra erakutsiz, eta ez du pilota gehiegirik galdu. Aginte hori bikain baliatu du Pablitok aurrean tanto mordoa amaitzeko eta horren maitea duen Labriteko afizioa txaloka ipintzeko.
Aspekoen aldetik, berriz, Juan Martinez de Irujo izan da bikotearen pisua eraman duena. Iberoko aurrelaria fresko aritu da, pilota erraz mugituz, eta bere pilotakadek min egiten diete aurkariei. Gainera, Abel Barriola ere gustura aritzen da haren bizkarra zaintzen, kantxa asko zainduz. Jaialdia 17.00etan hasiko da eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du. A.A.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo
