GARA
DONOSTIA

Donostiako Klownaldiak sei antzezlan eta hiru tailer eskainiko ditu

Klownaldia umoristen jaialdiak sei ikuskizun eta hiru tailer eskainiko ditu aste honetan Donostiako Guardetxean. Lehen ikuskizuna “Las Polis” polizia satira izango da, asteazkenean, 20.00etan, Zuloaga plazan, doan. Ostiralak Guardetxean “Awish” keinu ikuskizuna eta “Deshatrauko-etsipena” antzezlana ekarriko ditu, eta larunbatak “Tulipas”, “Lolipop” eta “Beltxarga beltza” komediak. Saioak 21.00etan hasiko dira, eta sarrera sei eurokoa da.

Klownaldiak hiru tailer ere antolatuko ditu ogibidea ikasi nahi dutenei bideratuta. Izena emateko eta jaialdiari buruz informazioa eskuratzeko: www.guardetxeabandabat.org/klownaldia-2015.