PPk nazioarteko legediari muzin egiten diola salatuko du Martxoak 3 elkarteak
Duela 39 urte, martxoaren 3an, polizia Zaramaga auzoan sartu zen, San Frantzisko parrokia, langilez beteta zegoena, husteko asmoz. Horretarako, gas negar-eragileak jaurti zituzten barrura poliziek, eta elizan zegoen jendetza ahal bezala saiatu zen bertatik ateratzen. Ateratakoan poliziak zain zituzten. Metrailetak hartu eta jendea tirokatzen hasi ziren. Hamabost minutu iraun zuen eraso hartan bost hildako eta 60 zauritu larri izan ziren, horietatik 44 bala zauriekin.
Gaur, Martxoak 3 elkarteko kideek Gasteizen izandako sarraskiaren kontakizuna egingo dute Europar Parlamentuan. Ana Messuti abokatuaren laguntzarekin, eta kereila argentinarraren babeserako euskal plataformarekin eta espainiar Estatuko koordinakundearekin batera, kexa bat eta hainbat txosten aurkeztuko dizkiote Cecilia Wikstom Eskaera Batzordeko presidenteari.
«Espainiako Gobernuak ez duela giza eskubideen nazioarteko legedia errespetatzen» salatuko dute Martxoak 3 elkarteko kideek, Josu Juaristi (EH Bildu) eta Izaskun Bilbao (EAJ) eurodiputatuen babesa jasota. Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta EH Bilduren udal taldeko bozeramaile Miren Larrion ere izango dira gaur Bruselan. Koalizioko zinegotziak udal ordezkaritza gainerako talde politiko guztiei zabaltzea eskatu zion atzo alkateari.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
