Esne-behien kuota ezaren eraginak salatu ditu EHNEk
Esne-behien sektorean ekoizteko kuotak iragan apirilaren 1ean desagertu ziren eta, dagoeneko, abeltzain txikiengan oso ondorio kaltegarriak eragin ditu, EHNEk salatu duenez. Aldiz, industriek eta banatzaile handiek elikaduraren katean izan duten boterea handitu dute, «bi gremio hauek esnearen merkatuaren kontrol osoa eskuratuz», nekazarien sindikatuak ohartarazi duenez.
Merkatua bera bakarrik autorregulatzeko gai ez dela iritzita, Administrazioaren esku-hartzea eskatu dute, bereziki Nekazaritza Ministerioarena. «Afera honetan parte hartu behar du», eskatu dute.
Ohar bidez eskainitako datuen arabera, Galizia, Kantabria nahiz Gaztelako abeltzainek litro bakoitzeko 0,2 euro jasotzen dute, ekoizteak 0,3 euroko kostua duenean.
Premiazko neurriak
EHNEren ustez, oinarrizko arazoa sektorearen egitura eta merkatuaren beharren arabera ekoizpena ez kontrolatzea da eta, honen aurrean, neurriak proposatu dituzte: industriaren ohiturak kontrolatzea, elikadura katearen kate-maila ezberdinen mozkin mugak zehaztea, Administrazioak kateak ondo funtzionatzen duela bermatzea eta Nafarroan sektorea lau ustiategi handien eskuetatik ateratzea.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla
